Bihar, apirilak 22, udal eraikinak itxita egongo dira

Bergarako Udaleko langileek, grebarako eskubidea baliatuz, bihar, zerbitzu publikoen alde sindikatuek deitutako grebarekin bat egitea erabaki dute. Ondorioz, udal eraikin guztiak itxita egongo dira apirilaren 22an. Komun publikoak ere itxita egongo dira.

Udalaz gorako administrazioek ezarritako gutxieneko zerbitzuak eskainiko dira.

Ebatzi da COVID-19ari aurre egiteko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako establezimenduek inbertsioak egiteko diru-laguntza

Martxoan zabaldutako COVID-19ari aurre egiteko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako establezimenduek inbertsioak egiteko diru-laguntza jasotzeko deialdia ebatzi da. Guztira sei eskaera aurkeztu dira eta horietatik bostek jasoko dute laguntza. 47.561,48 euro bideratu dira diru-laguntza programa honetara. Laguntza jasotzeko inprimakiak maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu behar dituzte onuradunek. 

Orriak