Martxoaren 13an egingo da Mundu Berri Bat guztiontzat Bizipozaren ekitaldia

Urtero elkarte desberdinek topo egiten dute Euskal Herriko herri desberdin batean jai giroan. Aurten Bergara izango da elkarte hauen topagune, martxoan. Egitasmo desberdinak antolatu dira bergararrak eta baita euskal herritarrak elkarte hauen errealitatera gerturatzeko. Ekitaldi irekia egingo da martxoaren 13an eta 14an Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia Udal pilotalekuan. Bi ekitaldietarako sarrerak seminarixoa.eus webgunean eskuratu ahal izango dira martxoaren 3tik aurrera. 

Hirukideren bideo-aurkezpena Bergaran, Zoom bidez

Otsailaren 18an, osteguna, Hirukide EAEko Familia Ugarien Federazioak bideo bat egingo die Bergarago familia ugariei beren zerbitzu eta jardueren berri emateko. Hitzordua 18:30ean izango da. Zoom plataformaren bidez egingo da, eta familia ugari guztiak edo izango direnak bilduko dira.

Aukera paregabea da aurkezpena, federazioaren zerbitzuak eta jarduerak ezagutzeko ez ezik, kolektiboak dituen laguntza eta hobari publikoei buruzko informazio zehatza jasotzeko, bai eta familiek beren iradokizunak eta erreklamazioak helaraz diezazkiguten ere.

Orriak