Izaera desberdinetako eta kalitate handiko erakusketek beteko dute 2021ean Aroztegi aretoa

2021erako Aroztegi aretoan egingo diren erakusketen egutegia osatu da. Aurreko urtearen hondarrean hautatu zituen hautaketaz arduratzen den batzordeak. Lan zaila izan dute oraingoan, asko izan baitira haien lanak aurkeztu dituzten artistak eta kalitate handikoak. 

Patinete elektrikoek errepidetik zirkulatu behar dute

2021eko urtarrilaren 2an indarrean sartu da patinete elektrikoak espaloi eta oinezkoen guneetatik ateratzeko agindua. Ordutik aurrera ibilgailu izaera dute, eta ondorioz, errepidetik zirkulatu beharko dute.

Lehen hilabetean, Bergarako udaltzaingoak patinete elektrikoen erabiltzaileei arau berriari buruzko informazioa modu pedagogikoan emango die.

Gaur hasi eta martxoaren 10era arteko epea dago Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2020ko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2020ko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

 

Epea: 2021eko urtarrilaren 8tik 2021eko martxoaren 10era

 

Lekuak eta medioak: 

  • Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2021eko martxoaren 10ean.

Orriak