Ibilbidearen mapa

Ibilaldi hau Deba arroa eta Urola arroaren artean dagoen mendizerratik luzatzen da. Bertan, interes arkeologikoa duen eremu baten zatia ikus daiteke. 16 kilometro luze da, eta 4 ordu behar dira osorik betetzeko.

Monumentuaren argazkia

Santa Marina elizak, euskal gotikoaren adibide paradigmatikotzat hartzen denak, bi epe kronologikotan eraiki zen arren (1542-1607 eta 1648-1672) estiloaren aldetik irizpide bateratua aurkezten du. Bere oinarrizko plantak, ia karratua denak, altuera berdineko baina zabalera ezberdineko hiru nabe ditu. Nabeen arteko bereizketa euskarri monolitiko eta kapitel klasikodun zutabeen bidez egin zen.

Monumentuaren argazkia

Plaza dagoen lekuan, Kontzeju plaza izenarekin ezagutzen zen plaza txiki eta xumeagoa bazegoen jada XVI. mendean. Plazatxo hartan, XVII. mendearen bigarren erdian, Barroko garaian beraz, aldaketa sakonak egin zituzten:


Monumentuaren argazkia

Bidekurutzeta kalearen hasieran kokatzen den eraikuntza hau Andres Martinez de Ondartzaren aginduz jaso zen XVI. mendearen lehen erdian. Ondartza jauna Bergaran jaio zen XV. mendearen azken herenean. Katolikoa ezizenez ezagutzen zen Fernando erregearen, Juana erreginaren eta Karlos V.a enperadorearen gorteetan goi mailako karguak bete zituen.

Monumentuaren argazkia

Reizabal eta Monzon izenez ere ezagutzen dena, XVI. mende hasierako eraikuntza trinkoa eta indartsua da. Olasok, dorre gogorra duen etxearen antza hartzen du. Etxe honetan obra ugari egin dira fatxadetan: leihoak itxi eta zabaldu egin dira eta korridoreak zein galeriak ipini eta kendu zaizkio.

Hala ere, dorre honek ez du galdu bere jatorrizko indarra ez eta izaera sendoa ere. Kareharrizkoa eta bi gorputzekoa:

Monumentuaren argazkia

San Martin Agirre plazako albo batean, Bidekurutzeta kalea hasten den lekuan, lasaitasunez ikustea merezi duen etxea aurkitzen da. Bertan XX. mendearen hasieran garrantzizko obrak egin baziren ere, etxeak 1500. urtearen inguruan egindako eta garrantzi goreneko arte lana gordetzen du. Eraikuntzaren fatxadan, lehen solairuaren paramentua tapiz bat bailitzan estaltzen duen aberastasun handiko erliebe figuratibo bat aurkituko dugu.

Monumentuaren argazkia

Arrese Etxearen parean, lorategi txiki eta txukun bat alboan duela Irizar Jauregia ikusiko dugu. Gaur egun izen horrekin ezagutzen bada ere, bere jatorrizko izena Urrutia-Espilla da; XVII. mendearen erdialdean jaso baitzuten, antzinagoko etxe bat zegoen leku edo orubean, Ignacio de Urrutia eta bere emaztea Ana de Espillaren aginduz.

Monumentuaren argazkia

XVI. gizaldiaren hasieran eraikitako etxe honek harri landuz dauka jasoa behe solairua eta lehenengo altuera sostengatzen duten oinarri edo mentsulak ere harrizkoak dira eta gotiko estilokoak. Zura erabili beharrean harriz egindakoa izanagatik iraun du eraikuntzak, Ertaroan ugariak ziren sute ikaragarriek ez baitzuten guztiz hondatu edo erraustu.

Monumentuaren argazkia

Santa Anako parkean ikusiko dugun Errotalde jauregia Aroztegitarren leinuko adar batek eraiki zuen 1598 eta 1604 urteen artean, antzinagoko dorre bat zegoen lekuan. Jauregiaren barrua oparotasunez aberastu zuten 1615. urtearen inguruan, sabai, erlaitz, eskailera eta teilatu-hegalaren zuretan egin ziren tailatutako dekorazio ederrekin. Etxea Murua familiarena izatera pasa zen 1661.ean.

Monumentuaren argazkia

XIX. mendearen bigarren erdikoa da epaitegia; eklektizismo garaikoa. Garai hartan Bergara barruti-judizial buru izendatu zuten, eta orduan egin zuten aldi berean epaitegia, kartzela eta ikastetxea izango zen eraikina. Izan ere, XIX. mendean berregituratu egin zuten Justizia Administrazioa eta alkateak konpetentzia jurisdikzionalak izateari laga zion; barruti-judizialak sortu ziren eta horietako bat izan zen Bergara, Lehen Instantziako epaitegiarekin.

Orriak