Monumentuaren argazkia

Irizar jauregitik gertu, Barrenkalearen bukaeran, XVI. mendean Bergaran garrantzi oso handia izan zuen Egino Mallea familiaren jauregia aurkitzen da, 1585 urte inguruan jaso zena. Bere fatxada nagusia ondo kontserbatzen da eta adibide paregabea da Errenazimendu manieristaren berezitasunak aztertzeko: multzoaren garbitasuna eta apaindura urria, funtsean elementu klasizistei (basamentu, zutabe...) eraketa erritmikoa eta simetrikoa emanez egiten dena.

Monumentuaren argazkia

Ariznoa plazan, Komenio kalea bukatzen den lekuan, San Pedro parrokiaren dorrearen parean eta San Pedro kalearekin izkina egiten Azkarate Marutegi etxea (Agirrebeña izenez ere ezagutzen da) daukagu. Eraikuntza, Juan Martínez de Marutegi Azkarate errege kontueramale edo kontadoreak 1541. urtean sortu zuen maiorazgoko etxe nagusia zen. Fatxada bakoitzean elementu interesgarriak eskaintzen dituen eraikuntza dugu:


Monumentuaren argazkia

Etxetxo honek bere behe solairuan eskaintzen digun Errenazimendu garaiko fatxada fin eta ederrari esker ikus dezakegu argi eta garbi, garai bateko arkitektura estilo nagusiak eraikin handietan ez ezik (hala nola, eliza eta jauregietan), herriko etxe xumeagotan ere gauzatzen zirela. XVI. mendearen erdialdean kokatu behar da obra hau, eta estilistikoki, Platereskoaren azken aldian. Fatxadan bi bao:

Monumentuaren argazkia

XVI. mendearen lehenengo erdian jaso zen Arrese Etxea; orduan sarrerako arku handi bakarra zuen eta bere horma sendoetan leiho txiki gutxi ikusten ziren. Honi esker, eta etxeak zituen eta gaur egun kontserbatzen dituen gorputz zilindriko edo garitoiengatik, Arrese Etxeak Erdi Aroko dorre gogorren itxura indartsua zuen.

Monumentuaren argazkia

Antzinakotasun eta garrantzi handiko Aroztegitarren leinukoa zen Pero García de Aroztegik eman zuen, 1528. urtean, etxe zahar eta dotore hau jasotzeko agindua. Hiribilduaren Erdi Aroko jatorrizko gunean kokatua, oso-osorik harlanduz egindako fatxada nagusi indartsua dauka Aroztegi etxeak, eta bertan, sarreratzat balio duen arku handia.

Honako orri hau erabil dezakezu gurekin harremanetan jartzeko. Bete behar diren eremuak eta sakatu orriaren oinean ageri den bidalketarako botoia.

Orriak