Bergarako Udalak tokiko ekonomia sustatzeko udal bonoen garrantzia azpimarratu du

Bergarako Udalak urteak daramatza udal bonoen bidez herriko merkataritza eta zerbitzuak indartzen. Ekimen honen helburua tokiko ekonomia sustatzea, bertako negozio txikiei laguntza ematea eta herritarrak kontsumo arduratsu eta jasangarrirantz bideratzea da.

Horretarako, 2024an Udalak 13.400 euro banatu zituen sari eta zerbitzu ordainketetan udal bonotan, eta beste 16.000 euro laguntzetara bideratu zituen. Bono horiek herriko negozio ia guztietan erabiltzeko aukera eskaintzen dute, herriko komertzioetan kontsumoa handituz eta tokiko ekonomia dinamizatuz.

Bergarako Udalak herritarrei gonbidapena luzatzen die Kirolaren Plan Estrategikoaren aurkezpenera

Bergarako Udala 2025-2030 Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Plan Estrategikoa gauzatzen ari da, herriko kirolaren etorkizuna zehazteko asmoz. Plan honetan, datozen urteetarako ardatz nagusiak eta ekintza proposamenak jasoko dira, herriko eragile desberdinen ekarpenak ardatz hartuta.

Orain arte, hainbat talde eta erakundek parte hartu dute Plan Estrategikoaren diseinuan: Bergarako Eskola kiroleko koordinatzaileak, kirol elkarteak, elkarte sozialak, Agorrosingo erabiltzaileak, Osasun Zentroko langileak eta Udaleko teknikariak, besteak beste.

Bergarako Udal Gobernuak 2025eko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du

Bergarako Udal Gobernuak 2025erako Aurrekontu Proiektua osatu du herriaren garapena eta ongizatea sustatzen duten arlo nagusiak indartzeko asmoz. Udal gobernuak aurrekontu proposamena aurkeztu die udal taldeei, datozen asteetan berain ekarpenak jaso eta behin betiko proposamena Otsailerako onartuta izateko asmoarekin.

Aroztegi aretoak 19 erakusketa aurkeztuko ditu 2025ean

Bergaran, Aroztegi aretoa arte eta kultura sustatzeko gune garrantzitsua bihurtu da, eta 2025ko otsailetik aurrera hainbat erakusketa eta ekitaldi antolatuko dira, behin lanak erakutsi nahi dituzten eskaerak jasota eta, baldintza pleguan zehaztutakoari jarraituz, batzorde mistoa bildu ostean.Guztira, 19 erakusketa aurkeztuko dira 2025ean Aroztegi aretoan.

2025eko egutegian, artista ezagun eta berritzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte, hala nola:

• Xanti Arrieta: "Gernikak. Begiradak." - Eskultura, pintura, zeramika eta argazkigintza.

Páginas