Bergarako Emakumeen Txokoa martxan jartzeko prozesu herritarra martxan jarri du Udalak

Mugimendu feministaren aldarri historiko bati erantzunez, Bergarako Emakumeen Txokoaren irekitzea bidean da. Espazio hau emakumeen ahalduntzea eta berdintasunaren aldeko ekimenak sustatzeko gune izango da, mugimendu feministaren eta herritarren parte-hartzeari esker definitu eta garatuko dena.

2025eko martxoaren 8rako Bergarako udal taldeen adierazpen bateratua

2025eko martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma adopzioaren 30. urteurreneko ospakizunarekin bat egin nahi dugu. 1995ean Beijingen egin zen Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzian adostutako akordioek genero-berdintasuna, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta giza eskubideak gauzatzeko munduko ibilbide-orria abian jarri zuten.

Páginas