Arrizuriaga jauregian Emakumeen Txokoa eta Kulturgunea garatzeko bi prozesu martxan jarri dira
Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2025-02-18 09:46
Bergarako Udalak Arrizuriaga jauregian garatuko diren bi prozesu estrategiko martxan jarriko ditu datozen asteetan. Helburua da espazio horretan Emakumeen Txokoa eta Kulturgunea ezartzea, herritarren parte hartzea sustatuz eta behar sozial eta kulturaletara egokituz.
Prozesu bakoitzak bere izaera propioa izango badu ere, modu koordinatuan garatuko dira, jauregiko espazioa modu egokian antolatu eta elkarbizitza sustatzeko.