Barakaldon gertatu den erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak

Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak talde feministak deituta, urtarrilaren 7an, astearte honetan, 18:30ean, San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

Bergarako Udalak abian jarri du itzultzaileen lan poltsa eratzeko prozedura

Itzulpen beharrei aurre egiteko, Bergarako Udalak itzultzaileen lan poltsa osatzeko prozedura abian jarri du.

Oposizio bidezko deialdia izango da, azterketa praktiko batez osatua. Eskaerak udal webgunetik aurkeztu beharko dira, telematikoki lan eskaintzen ataritik ( https://bergara.eus/eu/node/20185 ), 2025eko urtarrilaren 7tik 2025eko urtarrilaren 10era arte.

Azterketa eguna 2025eko urtarrilaren 17an izango da. Informazio osagarria lan eskaintzen atarian dago eskuragarri.

Páginas