Bergarako Pentekosteak prestatzeko hurrengo jai batzordea martxoaren 18an

Pentekoste jaiak antolatzeko hurrengo jai batzordea martxoaren 18an izango da, 18:30ean UNEDen. Hau hirugarren saioa izango da, eta herritar nahiz eragile guztiak parte hartzera gonbidatuta daude, festak ahalik eta herrikoi eta parte-hartzaileenak izan daitezen.

Anima zaitez eta ekar ezazu zure proposamena!

Euskaraldian norbanakoek izena emateko epea ireki da

‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean egingo da aurten laugarren Euskaraldia, maiatzaren 15etik 25era. Euskaraldiaren laugarren edizioa izango da, eta data berriarekin dator gainera: udaberri giroan egingo da maiatzaren 15etik 25era bitartean. Entitateek eta norbanakoek izena emateko epea zabalik dute, eta Euskaraldia.eus webgunean dago aukera.

Bergarako Elikadura Mahaiak heziketa programa arrakastatsua garatu du herriko ikastetxeetan

Bergarako Elikadura Mahaiak sustatutako “ekoizpen duina, kontsumo herrikoia” heziketa programa amaitu berri da eta harrera bikaina izan du. Herriko ikastetxe guztiek parte hartu dute, eta 400 ikasletik gora aritu dira 17 saio ezberdinetan (2024ko abendutik 2025eko otsailera).

‘Bergara Oinez 2025’ aurkeztu da, Osasuna eta Elkartasuna sustatzeko ibilaldiak

Bergarako Udalak eta hainbat erakunde eta elkartek Bergara Oinez 2025 egitasmoa aurkeztu dute, herritar guztiei zuzendutako ibilaldi osasungarriak antolatuz. Ekimen honen bidez, 60-90 minutuko ibilaldiak eskainiko dira urte osoan zehar, osasuna sustatzeko eta komunitatea sendotzeko asmoz.

Lehenengo ibilaldia martxoaren 20an izango da, Pol-Pol elkartearen antolakuntzapean. Ondoren, hileko hainbat astetan ibilaldi berriak egingo dira, Agorrosinen hasiera eta amaiera puntutzat hartuta, betiere goizeko 10:00etan abiatuta.

Bergarako Udalak Adinekoen Kontseilua martxan jarri du, bakardadeari eta bizikidetza alternatibei aurre egiteko lantaldeekin

Bergarako Udalak Adinekoen Kontseilua jarri du martxan, herriko adinekoen beharrak eta proposamenak entzuteko eta horiei erantzuteko espazio gisa. Kontseilu honen baitan, bi lantalde sortu dira, bi erronka nagusi lantzeko: Bakardadea eta Bizikidetza Alternatibak.

Bakardadearen aurkako sentsibilizazioa

Bakardadea lantzeko taldea sentsibilizazioaren beharraren inguruan aritu da, adineko askok jasaten duten isolamendu sozialaren aurrean herritarrak kontzientziatzeko. Taldeak kontseiluan ateratako ideia hauek ardatza izan ditu:

Páginas