Nagore Amenabarroren ‘Txorien kantuek bete dute paisaia motorra itzaltzerakoan’ artelana jasoko du aurten Monzon-Ganuza Euskal utopikoei sari gisa Amaia Zubiriak

Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak ematen duten Monzon-Ganuza Euskal utopikoei aurtengo saria Amaia Zubiriak jasoko du martxoaren 27an, 18:30ean, Bergarako Seminarixoa aretoan egingo den ekitaldian.

Bergarako Udalak aniztasuna eta inklusioa sustatzeko kirol gida aurkeztu du

Bergarako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Ordiziako Udalarekin eta Haurralde fundazioarekin lankidetzan, aniztasuna eta inklusioa sustatzeko kirol gida berria aurkeztu du prentsaurreko batean, Donostian. Gida hau udalerri mailan inklusioa bultzatzeko eta jarduera fisikoaren bidez gizarte-kohesioa sendotzeko tresna baliotsu gisa aurkezten da. Aurkezpenean izan dira Goizane Alvarez Irijoa Kultura eta Kirol diputatua, Gorka Artola Bergarako alkatea, Adur Ezenarro Ordiziako alkatea eta Jaqueline Bica Haurraldeko komunikazio teknikaria.

Páginas