GIZONEZKO AHOTS GRABEEN ABESBATZA

1971. urtean sortutako gizonezkoen ahots grabeen abesbatza da. Bergarako ohiturak eta kultura bultzatu eta kale-giroa kantuz alaitzeko helburuarekin sortu zen. Batez ere euskal abestiak lantzen dituzte. 2009. urtean elkarte bezala eratu ziren.

- BAZKIDE-KOPURUA: 16

- TALDEA BILTZEKO   

  • EGUNA(k): Asteazkena
  • ORDUA: 20:00 -21:00
  • TOKIA: Ospitaleko eliza (Mizpirualde)

- EGITEN DUTEN LANA:

  • Entseguak.
  • Bergarako auzoetako jaietan kontzertuak.
  • Egun berezietan hirigunea girotu (Santa Ageda bezpera, Eguberriak ...).
  • Irteerak beste herri batzuetara.

KONTAKTUA: kultura@bergara.eus