JARDUN EUSKARA ELKARTEA

Jardun euskara elkartea 1990ean sortu zen herriko hainbat euskaltzaleren bultzadaz.

Elkartearen helburu nagusiak Bergaran euskal giroa berpiztea, ekintza euskaldunak bultzatzea, euskaltzale guztien indarrak batzea eta euskararen erabilera sendotzea dira. Horretarako edozein motatako ekintzak burutzen ditu, kultur ekintzak, aisialdi ekintzak, sentsibilizazio kanpainak, etab.

Gaur egun elkartea ia 600 bazkidek, zuzendaritza batzordeak eta langile taldeak osatzen dute.

Garai eta behar berrietara egokituz, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egina du dagoeneko elkarteak. Baina oraindik ere, helburuen betetze mailari dagokionean lan asko dago egiteko eta horretan jarraitzen du Jardunek.

KONTAKTUA:

Telefonoa:  943763661 // 943760819 //  605712469

Posta Elektronikoa:

Bulegoa:

  • JARDUN EUSKARA ELKARTEA
  • Errotalde jauregia (Kultur Etxea) z/g.
  • 20570 Bergara – Gipuzkoa

Ordutegia: astelehentik ostiralera, 9:00-13:00 eta 15:00-19:00 (ostiraletan 18:00 arte)

Ekintza gunea:

  • Zubietako eskola zaharra
  • Mugertza 2
  • Bergara

Ordutegia: astelehentik igandera, arratsaldez

twitter: @JardunEus