BERGARAKO MUSIKA BANDA

1832ko otsailaren 19an azaltzen da Bergarako Musika Bandaren lehen albistea.

1905ean, Eibarren azaltzen da eta 1913 urtean Irunen izan zen Euskal Herriko Musika Banden Txapelketan lehenengo saria lortu zuten, R. Wagnerren “Rienzi” obrarekin.

1918an Bilboko Banda Txapelketan, oraingoan nazional mailan, Ignacio González Escala jaunak zuzendurik Euskal herriko Bandei zegokien 2. saria eta estatu mailako hirugarrena herriratu zituzten.

1978an Zarautzen izan zen Gipuzkoako Banda Txapelketan lehen saria eskuratu zuten, orduan Miguel González Bastida jaunak zuzendurik izan zuten interpretazio bikainagatik.

Musika kontserbatorio baten faltagatik, 1983 urterarte zuzendari eta musikarien gain gelditzen zen izangaien irakaskuntza. Gaur egun bere zuzendaria den Alfredo González Chirlaque-k, Bergarako Musika Eskolan hezitako musikoak sartu ahal izan ditu.

ETBrako hainbat grabaketetan, “Aupa Etxebeste” filmeko grabaketan parte hartu du Bandak.

2007 urtean Bandak bere 175. urteurrena ospatu zuen. Arrazoi honegatik, Juan Luis Bikuña kazetariak idatzitako liburu bat eta Miguel Gz. Bastida bergararraren obra klasiko garrantzitsuenak batzen dituen CD bat aurkeztu zuten.

Ohitura eta berrikuntza elkartuz, Udal Bandak etorkizun paregabea dauka, are gehiago gaur eguneko partaideen gaztetasun eta gaitasunari begira, eta izan gaien maila ona dela bide.

Gaur egun banda 76 kidek osatzen dute. Urtean, 12 kontzertu eskeintzen ditu herriko jai eta ekitaldi garrantzitsuenetan parte hartuz eta baita beste hainbat kontzertu beste herri batzuk gonbidatuta ere.

- BAZKIDE-KOPURUA: 70

- BAZKIDEEN ADINA: 16 urtetik 76ra bitartekoak.

- TALDEA BILTZEKO

  • EGUNA(k): Asteartea eta osteguna
  • TOKIA: Musika Eskola

- EGITEN DUTEN LANA:

  • Hilean behin eta jai-egunetan musika-kontzertuak eskaini.
  • Musika-konposizio ezberdinak interpretatu.

- KONTAKTUA: kultura@bergara.eus