BERGARAKO TAILA ELKARTEA

 

2004an eratu zen Bergarako Taila Elkartea, egur mota ezberdinak ezagutu eta lantzeko helburuarekin. Asteko edozein egunetan zabaltzen dituzte beren lokaleko ateak, norberaren premien arabera. Hasi berrientzako ikastaroak ere lantzen dituzte. 

 

- BAZKIDE-KOPURUA: 25

- BAZKIDEEN ADINA: 16 urtetik 88ra bitartekoak.

- TALDEA BILTZEKO

  • EGUNA(k): Egunero
  • ORDUA: Goizez 10:00-13:00; arratsaldez 16:00-20:00
  • TOKIA: Lokalean, Zabalotegi 11 - behea

- EGITEN DUTEN LANA:

  • Marrazkiak egurrean.
  • Taila egurrean (figurak, koadroak ...).
  • Egurraren tratamenduak (pipiaren aurkakoa, tinteak, pinturak).
  • Ikastaroak antolatu: hastapen eta sakontze mailak.
  • Urteko lanen erakusketa, Aroztegi aretoan.

 

- KONTAKTUAtailaeskola@gmail.com