BERGARAKO STOLTZ-FRÈRES ORGANOAREN LAGUNEN ELKARTEA

2014. urtean sortutako taldea da. Irabazi asmorik gabeko elkarte honek helburu bakarra du: “Bergarako Pedro Deunaren parrokiako Stoltz-Frères organoa maila guztietan babestea, sustatzea eta zabaltzea”. Organo hau XIX. mendeko organo handien lekukoa dugu, jatorrizko egoeratik oso gertu dago, eta horrela mantendu behar da. Baina 1889. urtetik urteak pasa dira eta denboraren zama jasaten ari da. Gaur egun egoera kritikoan dago eta behar-beharrezkoa da eraberritzea; baina bere jatortasuna, bere ezaugarriak eta bere esentzia galdu gabe. Horregatik saiatzen ari gara instrumentua ezagutarazten herrian eta mundu osoan; hemen dugun bitxi handi hau zaintzeko deiadarra eginez, berandu baino lehen.

 
- TALDEA BILTZEKO: Alkabieta 1 (San Martin Agirre parrokia-etxea, “Sierbak”). Egun finkorik gabe.
 
- EGITEN DUTEN LANA: 
  • Organoaren balioa aitortzeko bideak zabaldu (erakundeetan, herrian, munduan).
  • Organoa eraberritzeko fondoak lortu (laguntzak, dohaintzak...).
  • Organo-kontzertuen bidez elkartearen eta organoaren egoeraren berri eman.
 
- KONTAKTURAKO TELEFONOA: