Ekintzaile! Laguntzen epea amaitzear
komunikazioa-k Og, 2014-09-18 14:58-n bidalia
Gogorazten dizuegu Ekintzaileentzako Lanbidek atera dituen laguntzak amaitzear daudela.
Laguntzak zertan diren jakin nahi izan ezkero eta epeak ikusi sakatu hemen
Udala-UNED Bergara permuta gauzatzeko akordioaren sinadura
komunikazioa-k Az, 2014-09-17 15:09-n bidalia
Gaur eguerdian sinatu da, UNED Bergara Fundazioaren patronatuaren bileran onartu eta gero, Diputazioren-UNED Fundazioaren eta Bergarako Udalaren arteko akordioa, non Diputazioak ematen dion Bergarako Udalari 1,7 M€ko dirulaguntza.
Akordio berean, Udalak UNED Bergara Fundazioari kopuru hau eta Arrizuriaga jauregia ematen dio eta honek Errege Seminarioa, horrela permuta gauzatuaz.
Kirola Kalera astean gaude. Hartu parte!!!
komunikazioa-k Az, 2014-09-17 13:54-n bidalia
- Kirola Kalera astea antolatu du udalak herriko hainbat kirol elkarterikin batera, irailaren 17tik 28ra bitarte.
- Adin guztientzako kirol ekintzak daude (izena eman behar da aurretik)
- 21an igandean, 13:15etan, herrian martxa “Euskaraz bizi nahi dut” lemapean
- Hurrengo domekan Gorlara mendi irteera, gazte eta familientzako.
Gaurtik aurrera Txiki Txokoak zabalik
nnarbaiza-k Az, 2014-09-17 10:46-n bidalia
Gaur hasita, irailak 17, Zabalotegi eta Martoko Txiki Txokoek ateak irekiko dituzte 16:30etik 20:00ra. Egunero, astelehenetik igandera.
Kanpoko igeritokia 19rarte zabalik
komunikazioa-k Al, 2014-09-15 13:22-n bidalia
Erabiltzaileen eskaerak jarraituz eta Ikusirik eguraldi onak jarraitu behar duela, Bergarako kanpoko igeritokia, irailaren 19rarte mantenduko da zabalik.
Irailaren 15etik 19ra, (16an itxita daude igeritokiak) aste honetako ordutegia, arratsaldeko 3retatik 8etara, izango da,
Igandeko 41. Ageriko Pintura Lehiaketaren oinarriak
komunikazioa-k Or, 2014-09-12 08:20-n bidalia
Larunbat gaueko autobus zerbitzu ordutegia
komunikazioa-k Og, 2014-09-11 17:42-n bidalia
San Martin aurreko larunbatean, irailaren 13an, gaueko autobus zerbitzua antolatu da Bergara-Elgeta-Antzuola bitartean, hemen ordutegia
ANTZUOLA
|
|
BERGARA |
|
Euskaraz blai! Ikasi eta erabili euskera Bergaran
komunikazioa-k Og, 2014-09-11 10:19-n bidalia
Ni ekintzaile ikastaroa: Turismo eta aisialadi sektorea
komunikazioa-k Og, 2014-09-11 09:26-n bidalia
Ni ekintzaile ikastaroa
Nori zuzendua
Turismoa, aisialdia eta hauen zerbitzu osagarriekin loturiko negozio ideia bat duten pertsonei zuzenduriko ikastaro teoriko-praktikoa.
Hizkuntza Taldeak ( Online izena emate orria)
komunikazioa-k Og, 2014-09-11 08:44-n bidalia
HIZKUNTZA TALDEAK: BERGARA
HELBURUA
Bergaran hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko tresna bat gehiago eskaintzea da. Normalean, hizkuntzak ikasten ari direnek, hizkuntza hori praktikatzeko zailtasunak izaten dituzte.
EZAUGARRIAK
Izen ematean galdetuko da zein hizkuntza eta zein ordutegi eta egun aukeratzen dituen partehartzaileak. Bilera hauek astean behin eta ordubetez izango dira.