San Antonioko eraispen lanak aurrera
komunikazioa-k Ar, 2014-09-23 11:45-n bidalia
Bergararrentzako diru-laguntzak UNEDeko Idazle Eskolak antolatu dituen ikastaroetan parte hartzeko
komunikazioa-k Ar, 2014-09-23 11:36-n bidalia
UNEDeko Idazle Eskolak idazten eta ozenki irakurtzen trebatzeko ikastaro laburrak eskaintzen ditu larunbatetan Bergaran.
Laguntzak: %100 eta %75 bitartekoak
Irakasleak: Euskal Herriko goi mailako idazleak
Irakaskuntza mota: moduluak eta esperientzia saioak
Programa osoa eta izen ematea: atxikitako pdf fitxeroan
2014-2015 ikasturtean ondorengoak izango dira moduluak:
AZAROAN eta ABENDUAN
Zenbait lan eskeintza
komunikazioa-k Al, 2014-09-22 15:34-n bidalia
Enplegu sailak batutako zenbait lan eskeintzen berri ematen du.
Ostiralean “Koka-Kola eta barea” antzezlan alaia Xentimorik Gaberen eskutik
komunikazioa-k Al, 2014-09-22 14:51-n bidalia
Ostiralean, irailaren 26an, Xentimorik Gabe taldeak “Koka Kola eta barea", antzezlana taularatuko du gaueko 22.00etan Zabalotegi aretoan.
Atzezlanak azaltzen du zela, Ray eta Nick artista famatuek munduan zehar egin duten bidaia luzean, munduko izar ospetsuenak kurutzatu diduzten taulagainetan; egun, umore eta fantasiarekin, beren istorioa kondatzen digute, giro alai batean, oroz gainetik kantua, musika eta ipuina erabiliz.
Aktoreak Ramon Agirre eta Inazio Tolosa dira, gure artean aski ezagunak, eta zuzendari gisa Asier Sota-k jardun du.
Erreka garbiketa auzolanian.
komunikazioa-k Or, 2014-09-19 11:43-n bidalia
Zapatua eta domekan bisita gidatuak gure lorategiei. Gonbidatuak zaudete!
komunikazioa-k Or, 2014-09-19 11:05-n bidalia
Gure herriko jardin ederrek ikusteko, Udal Turismo Zerbitzuak bisita gidatuak antolatu ditu zapatu eta domekarako.
Lorategixen bisita zirkuitoa hau izango da: Errekalde, Olaso, Mintegia, Untzeta eta Espaloioa, buelta hartu eta bidegorritik Laureaga, Usondo, Lizarreta, Irizar eta Errotalde.
Egun bietako irteerak Errekaldetik egingo dira eguerdiko 12etan. Zapatuko bisita euskeraz eta domekakoa erderaz izango dira.
Etor zaitezte, gure jardin ederrekin gozatzera!
Bihar Kirola Kalean eguna herri martxakin burutuko da
komunikazioa-k Or, 2014-09-19 10:14-n bidalia
Bihar Kirola Kalean eguna dugu.
Hiru esparrutan egingo dira ekintzak
Seminarioan: Eskubaloia, Saskibaloia, Bizikleta eliptikoak, eskalada, kirol egokitua eta txikitxokoa (puzgarriak)
Ibargarain:Boleibol,Badminton, Esku pilota, Bizikleta, irristaketa, hockeya
Udal pilotalekuan:Areto txirrindua, zunba eta goiz osoan zehar Crossfit desafioa.
Eta astea burutzeko, 13:15etan, Herri Martxa "Euskeraz bizi nahi dut " lemapean. Ekarri kamisetak!!!
Inguruan emango diren langabeentzako ikastaroak
komunikazioa-k Og, 2014-09-18 16:34-n bidalia
Azpian langabeentzako inguruko ikastaroen zerrenda.
Gure jardinen bisita birtuala egiteko app-a
komunikazioa-k Og, 2014-09-18 16:14-n bidalia
Ezagutu eta erakutsi gure jardin ederrak bertakoei zein kanpokoei!
komunikazioa-k Og, 2014-09-18 15:51-n bidalia
- Bergarako patrimonio ederrenetarikoa osatzen dute jardin historikoek.
- Hauen artean: Errekalde, Olaso, Mintegia, Untzeta-Arrizuriaga, Espoloia, Moiua-Barrena, Irizar, Usondo-Laureaga, Lizarreta, Errotalde.
- Etor larunbat eta igandean bisita gidatuetara, 12etan. Gero ere bisita gidatuak antolatuko ditugu Turismo Zerbitzutik
- Kontatu herrian daukaguna bertakoei zein kanpokoei.