Bergarako kirol kontseiluaren bilera azaroaren 20an

Joan zen urtean martxan jarri genuen Bergarako kirol kontseilua, herriko kirolaren inguruan eztabaidatzeko asmoz. Apirilean urteko lehena egin genuen, eta azaroaren 20an, aurtengo bigarrena egingo dugu, kontseiluaren historian 4.izango dena. Agorrosingo ikus-entzunezko aretoan elkartuko gara.

Bilerak herritar guztiei irekiak dira, eta gehienez 90 minutu irauten dute.

Gai zerrenda:

Ados teatroaren "Emaztegaiaren semea" antzezlana ATZERATZEA

Bergarako Udalak azaroaren 23rako, larunbata, Ados Teatroa antzerki taldearen Emaztegaiaren semea antzezlanaren 2 saio antolatuta zituen Zabalotegi aretoan.

Dena dela, antzezle batek istripua izan du, eta ebakuntza egin beharko diote.

Hori dela-eta, antzezlan hori 2014ko urtarrilaren 11ra atzeratzea erabaki dugu Bergarako Udalak eta Ados Teatroak. Antzezlanaren saioak ordu berean izango dira, 20:00etan eta 22:30ean.

Era berean, sortutako eragozpenen aurrean barkamena eskatu nahi dizuegu.

“Kafekonpon” bilera berria etxeko tresna txikiak konpontzeko

Zer gertatzen da etxeko tresna txikiak hondatzen zaizkigunean? Ba, normalean, bota egiten ditugula eta berriak erosi... ez baitugu segundo bat bera ere inbertitzen konpontzen saiatzen. Baina askotan konpontzea uste baino errazagoa da! Hurrengo bilera azaroaren 13an izango da.

Berrerabiltzeko eta konpontzeko filosofia gure herrian txertatzeko Bergarako Udalak "Kafekonpon" egitasmoa jarri du abian. Honekin lortu nahi dugu etxean baztertuta dauzkazun traste zahar horiek berreskuratzeko ahalegina egin dezazun.

Adi! Lasten bozkatu ahalko dituzu Ideia Zaparradako onenak!

Bergara hobetzeko Ideia Zaparrada

Gogoratuko duzuen bezala, igaro den abuztuan Bergarako Udalak Bergara hobetzeko ideiak eta proiektuak detektatzeko leihaketa jarri zuen abian: Bergarako Ideia Zaparrada. Guztira 15 proiektu eta 6 ideia jaso ziren.

Herritarrek abenduaren 10etik aurrera bozkatu ahalko dute

Lehen fase batean epaimahai tekniko batek baloratu ditu proposamenak. Epaimahai honek hartutako erabakiak %50eko balioa izango du. Abenduaren 10etik 17ra bitartean herritarrek iritziak jasotzeko tartea izango da. Honek %50eko balioa izango du baita.

Orriak