Udaberrian zehaztuko da Espoloiko zuhaitzei eltxoen aurkako tratamendua emango zaien ala ez

Espoloiko hainbat bizilagunek auzo honetako zuhaitzetan aurkitzen den eltxo motaren aurkako neurriak hartzeko eskatu diote Udalari. Ohar honen bidez, egoera honen berri eman nahi zaie herritarrei.

Platano zuhaitzen hostoetan oso ugaria den "platanoen tigrea" (Corythucha ciliata) eltxoa asko ugaldu dela eta, horri aurre egiteko neurriak hartzeko eskatzera joan dira Espoloiko hainbat biztanle Udaletxera. Hala ere, Udalak adierazi nahi du urte sasoi honetan ezin daitekeela tratamendu hori burutu.

Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren 2013ko erreziboak ordaintzeko iragarkia

Bergarako udalerriko Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren 2013ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira.

Epea:

Epea:

2013ko urriaren 7tik 2013ko azaroaren 20ra.

Lekuak eta medioak:

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko azaroaren 20an.

Udako kanpainan 94.473 bisita izan ditu Agorrosinek

Azken urteetako kanpainarik arrakastatsuena izan da.

Aurtengo udako kanpainan iazkoan baino 4.000 bisita gehiago jaso dituzte Agorrosingo berdeguneak eta kanpoko igerilekuak. Guztira, 94.473 sarrera izan dira, bataz beste 1.008 bisita egunean.

Hilabeterik arrakastatsuena uztaila izan da, abuztua, berriz, zenbaki txarrenak lortu dituena. Zentzu honetan, eguraldiak izan duen eragina naberma izan da.

Abonuei dagokienean, 4.829 abonu izan dira; iaz baino 103 gutxiago.

Erregetxoko babes ofizialeko eta erregimen tasatuko etxebizitzen zozketarako onartuen eta ez onartuen behin-betiko zerrendak

Etxebizitzen zozketa urriaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 7etan, Udaletxeko Pleno Aretoan egingo da.

Jarraian argitaratzen dira 2013ko ekainaren 13an emandako Dekretuaren bidez onartutako 24-B areako eta 24C.1 exekuzio unitateko B (2. atarian) eta C-1 partzeletan eraikiko diren babes publikoko erregimen tasatuko 13 etxebizitza eta dagokien garajeen zozketarako aurkeztu direnen zerrenda (onartuak eta ez onartuak bereiztuz).

KAFE KONPON EGITASMOA

Bergarako Udalak KAFE KONPON egitasmoa jarriko du martxan. Egitasmo honen helburua berrerabilpenaren filosofia zabaltzea da. Normalean, etxean ditugun elektratresna txikiak (sikagailua, plantxa...) hondatzen direnean bota eta berriak erosten ditugu.
Bada, egitasmo honen helburua bertaratzen direnen artean jendeak eramaten dituen traste zaharrak konpontzea eta berrerabiltzea da. Guztia kafe goxo baten inguruan.
Horretarako herriko hainbat "manitas-txapuzas"-ekin harremanetan jarri da udala, eta egia esan harrera ona izan du egitasmoak.

Irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteentzako diru-laguntzak azaroaren 1etik aurrera eskatu ahalko dira

Eskaerak 2013ko azaroaren 1etik 29ra bitartean aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, Udaletxeko Erregistro Orokorrean.

Bergarako irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteek 2013an garatuko dituzten jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak jasotzeko eskaerak egin ahalko dituzte azaroaren 1etik aurrera.

Identifikatu gabeko bi behor agertu dira Elosua auzoan

Hilabeteko epean inork erreklamatu ezean, Udalak hartuko du hauen jabetza.

Elosua auzoan abandonatutako eta identifikatu gabeko bi behor atzeman dira eta orain arte inork ez du hauen jabetza erreklamatu. Egoera honen aurrean, Udalak Dekretu bidez erabaki du 30 egun naturaleko epea ematea (iragarki ofiziala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita) bi animaliok erreklamatzeko.

Dagoeneko 250 lagun inguruk eman dute izena erreka garbitzeko. Parte hartu!!

Urriaren 13an izango da Deba Ibaiaren garbiketa. Parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Datorren urriaren 13an, Erreka Eguna dela eta, Deba Ibaia auzolanean garbituko dugu Bergaran, zehazki, Epeletik Osintxurako tartea. Garbiketarako erreka hainbat ataletan banatuko dugu eta, boluntarioak taldeka antolatuta, talde bakoitzari erreka zati bat garbitzea egokituko zaio. Lan-talde bakoitzak beharrezko material guztiak izango ditu zeinak Bergarako Udalak jarriko dituen.

Orriak