Peñaflorida kondearen “El Carnaval del Conde” sainetea, Abuztuaren 22an, 20retan, dohainik Errekalden
komunikazioa-k Og, 2014-08-21 12:08-n bidalia
- Ekitaldia Donostiako “Musika Hamabostaldiren” eskutik dator, udalaren laguntzaz
- Magios taldeak interpretatzen du, Davis Azurza kontratenorraren partaidetzarekin
- Sainetea Peñaflorida Kondeak (1723-1785) idatzi zuen, Tomas de Iriarte eta Felix Samaniegon ipuinekin,
Peñaflorida Kondeak (1723-1785) idatzi zuen “El Carnaval del Conde” ekitaldia ikusteko aukera izango da abuztuaren 22an , ostirala, arratsaldeko 20retan, Errekalde parkean, dohainik.
Aroztegin Iñaki Olazabalen eskulturak ikusgai, abuztuaren 14tik irailaren 7ra
komunikazioa-k Al, 2014-08-11 00:00-n bidalia
Iñaki Olazabal eskultorearen “2014” bilduma ikusgai, abuztuak 14tik irailaren 7ra Aroztegi Aretoan.
Hemen, eranskinean, erakusketaren katalogoa.
Ordutegia
Astertetik ostiralera: 18:00-20:30
Larunbatak: 12:00-14:00 / 18:00-20:30
Igandeak: 12:00-14:00
Aukeran dantza konpainiaren “Geltokia” emanaldia irailaren 12an (sarrerak aldez aurretik salgai)
komunikazioa-k Az, 2014-08-06 09:23-n bidalia
Aukeran dantza konpainiaren Geltokia emanaldi berria ikusteko aukera izango da, irailaren 12an, ostirala, gaueko 22:00etan udal pilotalekuan.
Sarrerak aldez aurretik erosi daitezke 16€tan http://www.bibe.me/event/100 helbidean edo Pikupen bertan 15€tan http://www.pikupe.com. Emanaldi egunean leihatilan bertan izango dira salgai 16€tan.
Abuztuaren 6an lehen eguazteneko azoka, marmitako dastaketa eta "Morau" taldea Oxirondon
komunikazioa-k Az, 2014-07-30 08:31-n bidalia
Datorren eguaztenean, abuztuaren 6an, hileko lehen eguazteneko azoka egingo da Oxirondon. Betiko moduan, arratsaldeko seietan hasi eta bederatziak arte iraungo du.
Gainera, azokaren inguruan bi ekimen antolatu dira
Zazpi eta erdietan marmitako dastaketa Oxirondon bertan
Zortzietan “Morau” taldearen kontzertua Usondo Parkean
2014-15. urterako Agorrosingo kirol gunerako ekintza programa eta egutegia.
iugarteburu-k Al, 2014-07-28 14:05-n bidalia
2014-15 ikasturterako Agorrosingo ekintzetan izen emateko epea ireki dugu. Honekin batera kirol eskaintza eta egutegia.
Udalak San Antonioko 4 eta 6 eraikinak erosiko ditu eta 2, 4 eta La Flor irail erdirako botako
komunikazioa-k Al, 2014-07-28 12:32-n bidalia
Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean ordenazioz kanpo dagoen San Antonio 4 eta 6 eraikinak erostea erabaki du Udalak, uztailaren 21ean eta 28an egindako Udalbatzako bileretan. Honenbestez, aurrez erositako alboko San Antonio 2 eta 10 eraikinen eta aurrean dagoen San Antonio 1 eta atxikia duen “La Flor” deituriko eraikinen erosketei eransten zaizko erosketa berri hauek.
Aroztegin abuztuaren 10a bitartean Celia Eslavaren lana ikusgai
komunikazioa-k Og, 2014-07-24 15:53-n bidalia
Peoi espezialista: froga praktikoaren emaitzak
komunikazioa-k Og, 2014-07-24 15:12-n bidalia
OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO, ALDI BATERAKO, ETA TXANDAKAKO KONTRATUAREKIN OBRETAKO PEOI ESPEZIALISTA
KONTRATATZEKO DEIALDIA
|
Udako igerilekuan, ezarritako erabiltzaile kopurua gainditzen denean, hartu beharreko neurriak.
komunikazioa-k Og, 2014-07-24 12:51-n bidalia
Aurreko astean, uztailaren 17an hain zuzen ere, 90 minututan kanpoko igeritokiko ur esparrua itxi behar izan genuen, 187 lagunetan ezarrita dugun gehienezko erabiltzaile kopurua bete zelako.
Lehengo aldia da adierazitako neurria hartzen dugula, eta jakin badakigu ez dela erabiltzaile askoren gustukoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak eta segurtasun arrazoiak derrigortzen gaitu.
Suradesa-ren zerbitzuak oporretan
komunikazioa-k Og, 2014-07-24 10:34-n bidalia
SURADESA-ren zerbitzuak uda garaian
Bergarako udaletxean: Irailera arte oporrak
Arrasateko bulegoa: zabalik Uztailean eta Abuztuko azken astean
Debagoieneko Mankomunitatea
Nafarroa etorbidea, 17
Ordutegia: 7:30- 13:00 Tel: 943793399