Gizarte zerbitzuak beheko solairuan egongo dira irailaren 1erarte.
komunikazioa-k Az, 2014-07-23 12:34-n bidalia
Udaleko egokitze lanak direla eta Gizarte zerbitzuen departamendua, uztailaren 28tik irailaren 1era Beheko solairuan egongo da, orain ur zerbitzuak dauden tokian. Beraz, 2. solairutik trasladatuta egongo da epe horretan.
Merkataritza eta industrietako hondakin bilketen aldaketak uztaila eta abuzturako
komunikazioa-k Az, 2014-07-23 11:21-n bidalia
Datozen jai egunak direla eta hondakinen bilketa zerbitzuan emango diren aldaketen berri emateko
· Komertzio, jatetxe eta tabernak: bilketa guztien egutegi /ordutegia mantenduko da, Uztailak 25 eta Abuztuak 15, ostirala goizeko kartoi komertzialaren bilketa izan ezik, egun horietan ez da kartoiaren bilketa zerbitzurik emango.
25ean ez da kartoi komertzialik jasoko
komunikazioa-k Ar, 2014-07-22 10:00-n bidalia
Ostiral hontan, hilak 25, jai eguna izanik ez da kartoi komertzialaren bilketa zerbitzurik izango. Errefusa ostiralero bezala jasoko da. Barkatu eragozpenak.
Peoi espezialista 2 frogarako deialdia
komunikazioa-k Al, 2014-07-21 10:28-n bidalia
OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO, ALDI BATERAKO, ETA TXANDAKAKO KONTRATUAREKIN OBRETAKO PEOI ESPEZIALISTA
KONTRATATZEKO DEIALDIA
2014ko uztailaren 24an egingo den froga praktikoan behean aipatzen diren izangaiak Labegaraietako kiroldegiko sarrera aurrean egon beharko dira adierazten den ordurako:
IZEN ABIZENAK ORDUA/HORA
Obretako peoi espezialistarako 1 frogen emaitzak
ogarro-k Al, 2014-07-21 09:09-n bidalia
Obretako pioi espezialista lanposturako lehen frogen emaitzak argitaratu dira.
Askarruntz auzoan mugikortasuna hobetzeko egitasmoaren inguruko bilera informatiboa
ogarro-k Og, 2014-07-17 13:22-n bidalia
- eguna: uztailaren 22a
- ordua: 19:00ak (ordubeteko iraupena)
- lekua: Udaletxeko pleno aretoan
Argiteria efizienteagoa lortzeko berriztapenak herriko hainbat puntutan
ogarro-k Og, 2014-07-17 13:18-n bidalia
- Aurten argiterian aldaketak egin diren tokien artean aurkitzen dira San Martzial bideko aparkalekua, Eskusarte kalea edota Uberako kanposantua.
- Datozen aste eta hilabeteetan Kruz Gallastegi kalean eta Angiozar, Azkuneta eta Maindao auzoetan egingo dira egokitzapenak.
Goimendi eta Basalgo auzoetako Santiago Jaiak
ogarro-k Az, 2014-07-16 08:55-n bidalia
Basalgo Auzoa
Peoi espezialista lanpostuaren deialdiko lehen froga uztailaren 18an
ogarro-k Ar, 2014-07-15 10:29-n bidalia
Bergarako Udalean Obra eta Zerbitzuetako brigadarako egun irekita dagoen Peoi espezialista lanposturako deialdiko lehen froga uztailaren 18an (ostirala) izango da.
Obra eta zerbitzuetako brigadarako lan deialdietan onartuen eta baztertuen zerrendak
ogarro-k Al, 2014-07-14 12:51-n bidalia
Bergarako Udalean Obra eta Zerbitzuetako brigadarako egun irekita dauden bi lan deialdietara eta lanpoltsa osatzeko deialdira aurkeztu diren izangaien instantziak eta dokumentazioa aztertuta, jarraian aurkezten dira prozesu hauetan aurrera jarraitzeko aukeratuak izan diren banakoen zerrendak eta deialdi hauekin lotutako bestelako jakinarazpenak: