Bergarako Udalak LED argiteria baliatuko du Alde Zaharrean energia kontsumoa jaisteko

  • San Martzialeko bidean ere 3 farola fotovoltaiko berri jarri dira.
  • 2012 urtean 50.000 euroan jaitsi da argiteriaren kontsumoa.

Energiaren erabilera efizienteagoa eta arduratsuagoa egiteko helburuarekin, Bergarako Udalak udal-argiterian aldaketa berriak egingo ditu aurten ere, udalerri jasangarriagoa lortzeko bideari jarraituz.

San Martin feriako txosnen esplotazioa arautzen duten baldintzak eta eskaera orriak

Dagoeneko onartu dira San Martin jaietan San Martin feria dela eta San Martin plazan harategiek bertako odolosteak ezagutzera emateko eta Ariznoa plazan taloak saltzeko jarriko diren txosnen esplotazioa arautuko duten baldintzak.

Interesa duzuen Bergarako irabaz asmorik gabeko entitate edo elkarteei eskaerak aurkezteko epea 2013ko uztailaren 23an, 12:00etan bukatzen dela jakinarazten zaizue.

Gaztelekuko irteera Sobron Abentura Parkera

Uztailaren 20an izango da, 13 urtetik gorakoentzako (2000 urtean jaioak).Interesdunek aurrez eman beharko dute izena eta 16 euro ordaindu.

Bergarako Xabalote Gaztelekuak irteera antolatu du Arabako Sobron Abentura Parkera.

Bertan, hainbat ekintza egitea aurreikusten dute:

  • Goizez: piragua, eskalada, tirolina….
  • Arratsaldez: bertako igerilekuan egongo gara.

Irteeran 13 urtetik gora (2000 urtean jaiotakoak) duten gazteek parte hartu ahalko dute.

Zabor, Estolderia eta Uraren 2013ko bigarren hiruhileko tasen erreziboak

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Zabor, Estolderia eta Uraren 2013ko bigarren hiruhileko tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira.

Epea:

Epea:

2013ko uztailaren 10etik 2013ko irailaren 10era

Lekuak eta medioak:

Helbideratutako erreziboak: baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko irailaren 10ean.

2014ko udal egutegirako argazkiak aurkezteko epea zabalik dago

Bergarako Industria izango da 2014ko egutegiaren protagonista. Argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 25a da.

Bergararron artean ezaguna denez Udaleko Euskara batzordeak hainbat urte daramatza gure herriari eta tradizioei buruzko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen.

Gainera, azken urteotan herritarren argazkiekin osatu izan da egutegia eta, aurten ere, 2014ko eguteagiari begira, deialdi irekia eginda.

Hauxe izango da datorren urteko egutegiaren gaia:

Udalak bilerak egingo ditu Eraikinen Ikuskapen Tekniko derrigorrezkoa egin beharko duten eraikinetako presidenteekin

Eusko Jaurlaritzak hala erabakita, 1901 urtea baino lehen eraikitako eraikinek derrigorrez egin beharko dute ikuskapen teknikoa, pertsonal tekniko aditua kontratatuta.

Igaro den urte bukaeran Eusko Jaurlaritzak azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua eman zuen zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen den. Dekretu horri jarraituz, 1901. urtea baino lehen eraikitako eraikuntzek Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egina izan beharko dute 2013ko abenduaren 31rako.

Zientzia udalekuak izango dira Bergaran uztailean

Ekintza hauek guztiak Bergarako etorkizuneko museoaren ekintzen testuinguruan kokatzen dira.

Bergarako Udalak zientziarekin lotutako ekintza sorta eskainiko du uztailean, gure herrian antolatuko diren udal-udaleku irekien osagarri gisara. Ekintza hauek guztiak Bergarako etorkizuneko museoaren ekintzen testuinguruan kokatzen dira eta Errekaldeko lorategian, Peñafloridako kondearen jauregiko lorategian, gauzatuko dira.

Auzolandegietako parte hartzaileei harrera

Uztailaren 2an izango da, goizeko 10:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Aurten ere, azken urteetan bezala, AUZOLANDEGIAK izango ditugu Bergaran. Euskal Herriko eta estatuko gazteak etorriko dira.

Auzolandegietako parte hartzeileek, goizetan Mizpirualde egoitzan “Belaunaldi trukaketa” programaren barruan lan egingo dute, eta arratsaldeetan Bergara eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute.

Orriak