Bergara Bizi I Moda Erakustaldia izango da maiatzaren 10ean
ogarro-k Og, 2014-04-24 21:05-n bidalia
Bertan herriko 30 komertzio inguruk Bergarako eskaintza anitza erakutsiko dute. Modelo lanak ere herritarrek egingo dituzte.
Irekita 2015eko Egutegia osatuko duten argazkiak aurkezteko epea
ogarro-k Az, 2014-04-16 12:45-n bidalia
Argazkiak aurkezteko epea irailaren 25ean bukatuko da.
Apirilaren 28an bukatzen da Pentekosteak iragarriko dituen kartelaren lehiaketan parte hartzeko epea
ogarro-k Al, 2014-04-14 13:13-n bidalia
Lanak aurkezteko azaken eguna apirilaren 28a izango da. Herritarrek internet bidez bozka eman ahal izango dute apirilaren 30etik maiatzaren 4ra.
Hauek dira lehiaketaren oinarriak:
Erregetxoko etxebizitza tasatuak: zozeketarako onartuen behin-betiko zerrenda
ogarro-k Al, 2014-04-14 13:06-n bidalia
Hauek dira 2014ko apirilaren 8an emandako Dekretuaren bidez onartutako eta 2014ko apirilaren 14ko Dekretuaren bidez onartutako errenuntzia kontuan hartuta 24-B areako eta 24C.1 exekuzio unitateko B (2. atarian) eta C-1 partzeletan eraikiko diren babes publikoko erregimen tasatuko 12 etxebizitza eta dagokien garajeen zozketarako behin betiko zerrenda (onartuak eta ez onartuak bereiztuz).
Azoka Bergaratzen baitan adostutako ekimenak
ogarro-k Og, 2014-04-10 16:48-n bidalia
Ekimenak aurrera eramateko lantalde mistoa eratu da.
"Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu" mozioa adosteko osoko bilkura berezia egingo du bihar Bergarako Udalbatzak
ogarro-k Og, 2014-04-10 12:05-n bidalia
- Ostiralean, apirilak 11, egingo da plenoa, 19.00tan.
Behin behineko kontratuarekin, orbra eta zerbitzuen brigadetarako 4 peoi kontratatzeko deialdiaren azterketa teorikoaren emaitzak
ogarro-k Og, 2014-04-10 11:35-n bidalia
Apirilaren 9an egin zen azterketa.
Gainditu dutenak apirilaren 28an hasiko dira lanean.
Errenta aitorpena euskaraz
ogarro-k Og, 2014-04-10 11:23-n bidalia
Bergarako Udalak, UEMArekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. Honen bitartez, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da. Bide horretan, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren beraren euskalduntzea ere bultzatzen da.
Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek aldi baterako erabiltzeko hainbat laguntza-tresna erosi ditu Bergarako Udalak
ogarro-k Og, 2014-04-10 11:01-n bidalia
- Tartean aurkitzen dira oheak, pertsonak mugitzeko garabiak edota dutxarako eserlekuak bezalako elementuak.
- Guztira 9.500 € inguruko inbertsioa egin du Udalak elementu hauek herritarren eskura jartzeko.
- Laguntza/tresna hauek lehendik Udalak dituenak osatzen dituzte.
Apirilaren 12an bukatzen da Udalak Telesforo Arantzadin salmentan duen etxebizitzarako eskaintzak aurkezteko epea
ogarro-k Az, 2014-04-09 12:00-n bidalia
Interesa duten guztiek ikusi ditzakete etxebizitza eta trastelekua honako ordutegi honetan: