Udako lasaitasunean musikaz eta magiaz blai Bergarako parkeetan

3187045531_3b8215a5da_z-br.jpg
3187045531_3b8215a5da_z-br.jpg

Bergaran dauden hiriko berdeguneak ederrak dira, handiak tamainaz eta handiak euren baitan gordetzen duten historiaren zatiengatik. Gure herriak duen beste aberastasun bat, bestalde, musikazaletasuna da eta Udalak biak uztartu nahi izan ditu: abuztuan kontzertu bereziak egingo ditu parkeetan. Horrez gain, magia emanaldi bat ere iznago dugu.

Irabazi saria Bergara hobetzeko "Ideia zaparrada" lehiaketan parte hartuta

Krisi garaian gaude eta baliabideak urriak direla kontuan hartuta, Udalak uste du pertsonen sormenak asko lagun dezakeela egoerari aurre egiten. Hala, abian jarri du "Ideia Zaparrada Bergaran: nola edo zertan hobetu Bergara?" lehiaketa. Interesatuek urriaren 21a arte dute aukera ideiak eta proiektuak aurkezteko.

Zaborra batzeko kamioiak konponduta, gaur normaltasunez egingo da zerbitzua

Debagoieneko Mankomunitateak konpondu ditu matxuratuta zeuden zaborbilketarako 4 kamioiak eta zerbitzua normaltasunez egingo da berriro ere gaurtik aurrera.

Joan den uztailaren 22an eta abuztuaren 5ean arazoak izan dira Bergarako zerbitzuan eta bilketa ez da behar bezala egin.

Mankomunitateak adierazi duenez, hiri hondakinak batzeko dituen 6 kamioietatik 4k matxurak izan dituzte eta hori izan da aipatutako egunetan zerbitzua kaltetua izateko arrazoia.


San Pedro parrokia bisitatzeko aukera ederra

Untitled-1.jpg
Untitled-1.jpg

Bergarako Turismo sailak aurten prestatu duen udako bisita San Pedro Parrokian izango da. Eraikin bikain honek oso ongi islatzen du gure herriak izan duen bilakaera historikoa. Aurten sarrerako atean hasi eta kanpandorreraino iritsiko da bisita.

Historiaren ikuspegi bat erakusten digu San Pedro parrokiak, izan ere, iraun duelako elizak iraganarekin lotzen gaitu.

Turismoa eta herriko merkataritza bultzatzeko ekimena

Udalak argi du turismoa ez dela Bergara ikusteko ekimen soila, aldiz, jarduera ekonomikoa bultzatu behar duela. Hala, Labegaraietan autokarabanentzako eta furgoneta ekokituentzako egokitu duen zerbitzu gunean ekimen berri bat egingo du, erabiltzaileei herriko kirol eta kultura azpiegituren, jatetxeen eta denden eskaintzak eskuragarri jartzeko.

"Ura eta Erreka Deba Ibarrean" asteko argazki lehiaketa

IMG_5416-2.jpg
IMG_5416-2.jpg

Debagoieneko Mankomunitateak aurtengo urriaren 13an hasi eta 19ra arte, "Ura eta Erreka Deba Ibarrean" astea ospatuko du. Debagoiendarrak gure erreka garbia eta uraren kalitate egokia mantentzeko ditugun azpiegitura berriak ezagutzeaz gain, errekak duen benetako balioaz jabetu eta ur garbia baino askoz ere gehiago dela ohartzea ere izango lirateke ospatu behar dugun aste horretako helburu nagusiak.

Laster hasiko dira Errege Seminarioaren patioan erabilera anitzeko eremua prestatzeko lanak

Egun, Errege Seminarioko kolektorea konpontzeko saneamendu sareko lanak ari dira egiten. Hauek bukatzean ekingo zaie erabilera anitzeko eremuaren zementazio lanei.

Aurreikusi bezala, Errege Seminarioaren patioan kirol eta aisi jardueretarako erabilera anitzeko eremua egokituko da non 30X15 metroko azalerako karpa bat (egun Labegaraietan kokatuta dagoena), bi saskibaloi kanasta eta bi futbol porteria jarriko diren.

Orriak