Agorrosin itxita, 8tik 14ra, kanpo igerilekuak ezik
komunikazioa-k Az, 2014-09-03 14:18-n bidalia
Hilaren 8tik 14ra, Agorrosingo kirol gunea itxita egongo da, garbiketa orokorra egin ahal izateko, kanpo igerilekuak ezik.Taberna ere itxita egongo da.
Harrera zabalik egongo da informazioa eta izen ematea egin ahal izateko, astelehenetik igandera 12etatik 19.00etara.
Aste osoan zehar kanpoko igeritokia ZABALIK egongo da, astegunetan 15:00etatik 20:00etara, eta asteburuan 12:00etatik 20:00etara. Sarrera Ipintza futbol zelaitik izango da.
IRAILAREN 10EAN KAFEKONPON
nnarbaiza-k Az, 2014-09-03 13:12-n bidalia
Udako etenaldiaren ondoren indarberrituta dator KafeKonpon egitasmoa. Datorren irailaren 10ean, hileko bigarren asteazkena, elkartuko da beti bezala San Joxepeko 2. solairuan arratsaldeko 16:00tik aurrera. Zatoz, ekarri etxetik hondatuta daukazun tresna eta guztion artean, kafe goxoa hartuta konponduko dugu… Dauzkagun gauzei duten balioa emateko… erabili, berrerabili, konpondu eta berriz erabili!!! ANIMATU ETA PARTE HARTU!!
LUDOTEKAK DATORREN ASTETIK AURRERA ZABALIK
nnarbaiza-k Az, 2014-09-03 13:07-n bidalia
Gogoratu!! Atera eta bidali argazkiak udal egutegirako, 25an aurretik
komunikazioa-k Ar, 2014-09-02 09:08-n bidalia
• Gaia: URA
• Edozein lekutan ateratakoak, Bergara-rekin loturaren bat eskatzen da
• Irailaren 25erarte epea zabalik
• Aukeratuak ordainduak izango dira
Bergararron artean ezaguna denez Udaleko Euskara batzordeak hainbat urte daramatza gure herriari eta tradizioei buruzko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen.
Azken urteotan herritarren argazkiekin osatu izan da egutegia eta, aurten ere, 2015ko eguteagiari begira, deialdi irekia da.
3an, iraileko lehen eguazteneko azoka Oxirondon, parrillada eta guzti
komunikazioa-k Al, 2014-09-01 13:35-n bidalia
Iraileko gida kulturala zure esku
komunikazioa-k Or, 2014-08-29 09:46-n bidalia
Iraileko gida kulturala duzu alboan.
Animatu San Martin danborradan parte hartzera. Etor entsaioetara!!!
komunikazioa-k Or, 2014-08-29 09:07-n bidalia
Kaixo:
Badatoz San Martinak! Eta San Martinekin danborrada… eta entsaioak!!!
Hauexek dira danborradetako entsaio egunak:
-Irailak 1,2,3,8,9,10 (iraileko lehenengo bi asteetako astelehen, astearte eta asteazkenak)
-19:00 Haurrak – 4 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
-20:00 Helduak.
-Entsaioak seminarioko karpan izango dira.
San Matei jaiak Uberan, abuztuaren 30ean, larunbata
komunikazioa-k Or, 2014-08-29 08:27-n bidalia
Uberako San Matei jaiak ospatuko dira, abuztuaren 30ean, larunbata
Hemen atxikita egitaraua
San Lorenzo Auzoko jaiak, abuztuaren 30ean, larunbata.
komunikazioa-k Or, 2014-08-29 08:17-n bidalia
San Lorenzo Auzoko jaiak, abuztuaren 30ean, larunbata ospatuko dira.
Hemen atxikita egitaraua
LANBIDE: Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2014 deialdia. Lehen aukera programa
komunikazioa-k Az, 2014-08-27 12:41-n bidalia
LANBIDEk habian jarri duen programa "Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2014 deialdia. Lehen aukera programa"

