Martxoaren 8ari begira Udalak antolatutako ekimenak
ogarro-k Or, 2014-02-21 13:51-n bidalia
Emakumearen Nazioarteko eguna izaten da urtero martxoaren 8a.
XVI. Debagoienako Jardunaldi Gastronomikoak
ogarro-k Og, 2014-02-20 11:55-n bidalia
Larunbatean Debagoienako Artzainen III eguna izango da
ogarro-k Og, 2014-02-20 11:47-n bidalia
Otsailaren 24an jarriko dira eskuragai Erramu Zapaturako txoznen esplotazioak adjudikatzeko pleguak
ogarro-k Az, 2014-02-19 17:40-n bidalia
Weborri honetan jarriko dira eskuragarri.
TXIKI TXOKOA LABEGARAIETAKO KIROLDEGIAN
nnarbaiza-k Az, 2014-02-19 13:21-n bidalia
Labegaraietako kiroldegian, lehen Spinning gela moduan erabiltzen zen aretoa, aurrerantzean guraso eta haurrek erabiliko dute Txiki Txoko moduan.
Espazio hau Bergarako eta bereziki Labegaraieta auzoko haur eta familia guztiei zuzenduta dago, eguraldi txarra egiten duenean, bertan egoteko.
Auzoko guraso batzuekin batera auzoan dauden espazio posibleak begiratu ostean, gune hau egokitzea adostu zen.
Udalak egokitzapen lanak egin ditu eta dagoeneko zabalik dago nahi duenak bertara joateko.
Bergarako garapena sustatzeko eta inbertsioak burutzeko urtea izango da 2014
ogarro-k Az, 2014-02-19 10:56-n bidalia
- 2014rako aurrekontu osoa 21.571.651,00 eurokoa izango da.
- Aurreko urteetako kudeaketa zuhurrari esker 2013n baino 2.427.915 euro gehiago bideratuko dira sustapenera eta inbertsioetara
- Ongizatera zuzendutako partida mantendu egingo da, oro har. Hala ere, Mizpirualde egoitzaren kudeaketa Aldundiaren esku uzterako trantsizioak (haren eskumena baita) Ongizatera zuzendutako partidan aurrezpen esanguratsua suposatuko du.
- Inbertsio gehiago egiteko gerakin garrantzitsua izatea espero du Udalak.
Azoka Bergaratzeko proiektua martxan jarri du Bergarako Udalak
ogarro-k Az, 2014-02-19 10:30-n bidalia
Proiektu honen bitartez Oxirondoko Azoka biziberritzea eta edukiz betetzea lortu nahi da.
Kontsultatu Debagoienako Lan Merkatuaren azken txostena
ogarro-k La, 2014-02-15 00:00-n bidalia
2014ko urtarrileko datuekin egina.
Mozorro bazkarirako txartelak salgai
aaranburu-k Or, 2014-02-14 12:19-n bidalia
Martxoak 1, larunbata, eguerdiko 14:00etan
MOZORRO BAZKARIA Seminarioko karpan, Jainekin txarangak girotuta.
Txartelak salgai ondorengo tokietan: Pol-Pol tabernan, Deporren eta Kultur Etxean.
Prezioa: 16 €.
Berogailuak egongo dira.
Menua: Bakailaua patatekin; oilasko erdia; tarta eta kafea (ogia, edariak barne)
Bergarako produktuekin egindako bazkaria. On egin!
Pirritx eta Porrotxen emanaldietarako eta Aratusteetako kontzerturako aldez aurreko sarreren salmenta
ogarro-k Or, 2014-02-14 00:00-n bidalia
Bi kasuetan, sarrerak erosteko bi aukera egongo dira: ekitaldi bakoitzerako, sarrera erdiak internet bidez salduko dira eta beste erdiak Kultur Etxean. Kontzertuko sarrerak otsailaren 17tik aurrera erosi ahalko dira. Pirritx eta Porrotxen emanaldirakoak otsailaren 19tik aurrera.