Pentekosteetako egitaraua mugikorrean!
ogarro-k Og, 2014-05-29 13:49-n bidalia
Jaietako egitaraua mugikorrean eraman nahi zenuke nahi duzun oro kontsultatzeko?
Azpiko irudi hau mugikorrarekin irekita, irudia zanpatuta mantendu eta mugikorrean gorde. PDFn ere jaitsi dezakezu.
Paper zalea bazara, lasai, etxean ere jasoko duzu eta!
Debagoieneko Mankomunitateak herritarren antzinako argazkiak behar ditu Deba errekari buruz erakusketa bat antolatzeko
ogarro-k Og, 2014-05-29 13:33-n bidalia
Zure argazkia ekarri nahi baduzu, Bergarako Kultur Etxera ekarri edo bidali dezakezu.
Larunbatean, Udaberri Eguna Bolun
ogarro-k Az, 2014-05-28 14:49-n bidalia
Bergara Bizi egitasmoak Udaberri Eguna antolatu du larunbaterako, maiatzak 31. Bolun egingo da bertako komertzioek herriko beste hainbat eragilerekin batera antolatuta eta jai herrikoi izateko helburuarekin.
Horrela bada, maiatzaren 31n, egun osoan zehar, Bolu bizi bizirik izango da hurbiltzen diren guztientzako hainbat ekimen eskainita: haur zein helduentzako taila eta zeramika tailerrak, pintxo dastaketak eta arte erakusketak, zumba eta aretoko dantzak eta musikak lagunduta. Noski, hau guztia auzoko komertzioetan aurki dezakegun eskaintzarekin osatua egongo da.
San Martzialgo kanpako kantina eta txosnaren esplotazioa arautuko duten baldintzak
ogarro-k Az, 2014-05-28 14:31-n bidalia
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 9an 12:00etan bukatzen da.
Epea luzatu da "Obra eta zerbitzuetako langilezaina" lanposturako eskaintzak aurkezteko
ogarro-k Ar, 2014-05-27 16:22-n bidalia
Ekainaren 13an bukatzen da epea.
Herritarrei gonbita Martin Garitanori eta foru aldundiko ordezkariei galderak eta iradokizunak egiteko
ogarro-k Al, 2014-05-26 13:24-n bidalia
Bihar, euskara eta kultura aniztasuna, eskutik, Auzko-ren jaian
ogarro-k Or, 2014-05-23 13:56-n bidalia
Seminarioko patioan izango da 11:30etik aurrera.
Pentekosteetako bazkarirako txartelak salgai 18:00etatik aurrera
ogarro-k Og, 2014-05-22 16:08-n bidalia
Bertan behera geratu da igandeko "Kirola Kalera Eguna"
ogarro-k Az, 2014-05-21 12:52-n bidalia
Eguraldi aurreikuspen eskasak direla eta ezingo dira aurreikusitako hainbat ekintza burutu eta eguna atzeratzeko erabakia hartu da.
Akats zuzenketa "Obra eta Zerbitzuetako Burua" lanposturako deialdiaren oinarrietan
ogarro-k Az, 2014-05-21 12:13-n bidalia
Lanpostuaren funtzioei eta izangaiek prozesuan parte hartu ahali zateko bete beharreko ezaugarriei dagozkien aldaketak dira, zehazki dokumentu honetan aurkezten direnak.