Maiatzaren 27an animaliak identifikatzeko tailer bat ospatuko daLaboratorium museoan, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Helburua da animalia hauen identifikazioa erraztea, bide batez “ornito.eus” plataforma jakitera eman eta bolondres potentzialak formatzea. 

www.ornitho.eus web orria herritar orori eskainitako zientzia-atari bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko natur informazioa bildu eta zabaltzen duena. Aranzadi Zientzia Elkarteak koordinatzen duen iniziatiba, Eusko Jaurlaritza eta hiru foru aldundien laguntza jaso du, horrez gain Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemari lotuta dago. Horrez gain, plataformak Administrazio Publiko ezberdinen, hainbat elkarte naturalisten eta ingurune naturalen kudeaketan lan egiten duten enpresen laguntza jaso du.

Maiatza anfibio eta narrastiak behatzeko garai egokienetako bat da, nahiz eta eguraldiaren menpe egon. Ornodun taldeen artean mehatxatuenak izan arren, gizarteak apenas ezagutzen ditu herpetoak (anfibio eta narrastiak). Gabezia horri aurre egiteko helburua du ikastaro honek. Laboratorium museoan ospatuko den ikastaroan, ornogabe batzuk, Odonatuak (burruntziak) identifikatzen ikasteko aukera ere izango da. Odonatuak oso talde interesgarria dira ere, naturaren kontserbazioaren ikuspegitik, eta hauen gaineko informazioa biltzeko bolondresak formatzea pauso garrantzitsua da.

Tailerreko arduradunak izango dira Ander Izagirre (narrastiak), Jon Lopez (anfibioak) eta Iñaki Mezquita (odonatuak).

Ikastaroaren azalpen teorikoak museoan egingo dira, aldiz mendiko irteera bizidunak in situ behatzeko baliatuko da. Ordutegia goizeko 9:00etatik 18:00etara. Ikastaroa dohainekoa da baina parte hartzeko izena eman behar da. Izen ematea Aranzadiko idazkaritzan egitea komeni da, email bat idazkaritza@aranzadi.eushelbidera igorriz edota 943466142 telefono zenbakira dei eginez. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Laboratorium museora ere deitu daiteke (943769003).