Espediente zenbakia: 
2022LAAU0009
Deialdiaren xedea: 

Deialdiaren xedea hau da: txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez, Administrazio Orokorraren Eskalako Administrarien Azpieskalakoak diren 3 plaza betetzea.
Hauek dira plazak: Kontuhartzailetzako administrari bat, Gizarte Zerbitzuetako administraria eta Idazkaritzako administraria.
Deialdiko lanpostuok derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna dute eta derrigortasun-data beteta dute.
Bergarako Udaleko langileen lan-harremanak arautzen dituen hitzarmenak jasotako Ordainsarien Taulako 11. mailari dagozkion ordainsariak jasoko dituzte baloratuta dauden postuetako administrariek (bitartean aldaketarik ez balego).
Plazen lan egutegia eta jarduna lan-beharrei egokituko zaizkie eta goiz eta arratsaldekoa edo/eta goizekoa izango da, plazen premien araberakoa.
Proposatutako izangaien azken kalifikazioak argitaratu aurretik Bergarako Udalean hutsik aitortzen diren administrari-plazen kopurua gehitu ahalko zaio deitutako plaza-kopuru honi; bai eta barne-promozioan deitutakoekin ere, deialdi hori hutsik geratzen bada. Kasu horietan, ez da nahitaezkoa izango eskabideak aurkezteko beste eperik hasterik.
Plazen balizko gehikuntza horiek, nolanahi ere, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Bergarako Udalaren webgunean argitaratuko dira.

Lanpoltsa: 
ez
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2022-09-28
Oharrak: 

Behin behineko alkateak 2022ko uztailaren 28an dekretuz hartutako erabakia dela eta Abuztuaren 2022ko abuztuaren 6tik 28ra, biak barne, baliogabetzat jotzen dira udalak hainbat lanpostu betetzeko edo lan-poltsak osatzeko egindako deialdietan parte hartzeko eskaerak aurkezteko gehieneko epea zenbatzeko eraginetarako.

Onartu eta baztertuak
Hautaketa frogak eta merituen balorazioa
Azterketak
Merituen balorazioa
Kontratazio erabakia
Deialdiaren egoera: