Bergarako Osasun Mahaiak iazko ekimenen balorazio positiboa egin du
webmaster-k Og, 2026-02-19 09:30-n bidalia
Bergarako Osasun Mahaia otsailaren 16an bildu da, herriko osasuna, jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzeko martxan dauden programen balorazioa egiteko, eta 2026rako egitasmo berriak adosteko. Udaleko arlo ezberdinek, osasun zentroko ordezkariek, hezkuntza komunitateak eta herriko elkarteek hartu dute parte lan-saioan.





