Harixa-ren batzar nagusia ospatu dute Bergaran, herriko enpresetan euskara sustatzeko

Bergarako Harixa egitasmoak bere urteko batzarra ospatu du ostegun honetan, 11:30ean hasita, Bergarako Miguel Altuna ikastetxeko areto nagusian. Topaketaren helburua izan da Harixa osatzen duten 42 enpresa eta erakundeak biltzea, 2025ean egindako lanaren balorazioa egiteko eta 2026rako lan-ildo estrategikoak elkarrekin zehazteko.

Haurren ur jardueretan izena emateko epea zabaldu da Bergaran

Bergarako Udalak antolatutako umetxoentzako ur jarduerak abian jarriko dira berriro, 2025eko abenduaren 13tik 2026ko otsailaren 28ra bitartean. Jarduera hauek gurasoen laguntzarekin egiten dira, uraren onurak aprobetxatuz haurren garapen motorra sustatzeko eta guraso-haur arteko lotura indartzeko. Helburua da gurasoei ur ingurunean autonomia ematea eta jardueraz gozatzeko aukera eskaintzea, baita haurren garapen motorra bultzatzea ere.

Bergarako Laboratorium Museoa saritu dute XIII. Ibermuseoak Hezkuntza Sarian

Laboratorium Museoa saritu dute Ibermuseoak Hezkuntza Sariaren XIII. edizioan. “Lorategian taupadak, museoaren oihartzunak: inklusiorako bidaia sentsoriala” proiektuagatik jaso du aitorpena Bergarako museoak, zentzumenen estimulazioan oinarritutako hezkuntza inklusiborako aurten abiatu duen proiektu berritzaileagatik.

Bergarako Udalak hautaketa prozesua jarri du martxan Kale garbiketako zerbitzuko arduradunaren laguntzailea hautatzeko

Prozesua arautuko duten oinarria arautzaileak web orrian argitaratu dira, eta beste batzuen artean, parte hartzeko betekizunak izango dira eskola graduatua titulua edo Lanbide Heziketako erdi mailako teknikari edo hortik gorako titulazioa izatea eta 2. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara-maila izatea.

Orriak