Bergarako Udalaren betebeharra da, besteak beste, ura hornitu eta saneatzeko zerbitzuak eta, oro har, Uraren Ziklo Osoarekin zerikusia dutenak egitea Bergarako udal-mugartean, Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan une bakoitzean indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintzen arabera.

 Ordenantza honek, Bergarako udalerriaren lurralde-esparruan, ura hornitu eta saneatzeko zerbitzuak eta horien erabiltzaileak edo harpidedunak arautzea du helburu eta alde bakoitzaren eskubideak, betebeharrak eta obligazioak zehazten ditu.

Erregelamendu honen helburua Estolderi Publikoaren Sarera egindako hondakin-uren isurketak araupetzea da, xedeak ondoren adierazitakoak izanik:

—Sarea eta dagozkion instalazio osagarriak babestea.

—Ustiapeneko eta mantenimenduko pertsonalaren segurtasuna garantizatzea.

—Araztegiko arazketa biologikoaren prozesuak ez etetzea edo eragoztea.

Udal honek  Toki Jaurbidearen Oinarriak arau­tzeko apirilaren 2ko 7/85 Legearen 25. artikuluan aurreikusitakoari, eta honekin zerikusia duten gainon­tzeko lege-arauei jarraituz arau­tzera doa Udalak asfaltoz edo hormigoiz zolatutako baserri-bideen denon­tzako erabilera berezia; horrela, ibilgailu astunek (batez ere lurra, egurra, enbor-zatiak eta beste material ­batzuk garraia­tzeko erabil­tzen diren ibilgailuek) pasa­tze­rakoan eragiten duten egoera txa­rra ekiditeko asmoz.  

Errejimen Lokaleko Oinarrietako Legearen 84. artikuluan, Korporazio Lokalen Zerbitzuetako Araudiaren 5. eta 7. artikuluetan eta Ibilgailu Arinetako Hiri barneko eta hiriarteko Garraio Zerbitzuetako Araudi Nazionalaren 1. artikuluan ezarri­takoaren arabera Araudi hau ematen da argitara gidaridun alogereko ibilgailu arinetako bidaiarien hiri barneko eta hiriarteko garraio zerbitzua arautzeko.

Orriak