Bidekuruzeta, Ramon Mª Lili eta San Pedro kaleek bat egiten duten zonaldearen irisgarritasuna hobetzeko proiektua

Bergarako Hirigune Historikoan kokatuta eta erdi aroko diseinua duen zonalde honetan irisgarritasuna hobetzeko, Bergarako Udalak urbanizazio proiektu bat diseinatu du. Proiektu honen aurrekontua 110.000 eurokoa da eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza jasotzea aurreikusten da.

Aktuazio honetan azaleko lana buruko da, nagusiki. Orain arteko azpiegiturak mantendu egingo dira baina euri uren kanalizazioa eta kable elektrikoak sartzeko instalazioa egingo dira.

“Kotxea garajean” programan parte hartzeko aukera zabalik

 

Urtebete pasatu denean “Kotxea garajean” egitasmoa indarrean jarri zenetik, Udalak 2015 urterako ere “Kotxea garajean” egitasmoan parte hartzera deitzen ditu herritarrak, batez ere erdialdekoak. Izan ere, garajea duten guztiek “kotxea garajean” erabiliko balute, 464 aparkaleku geratuko lirateke libre erdiguneko kaleetan.

Bergaran alokairu soziala bultzatzeko programa arautzea da ordenantza honen helburua.

Bergarako Udalak udalerrian hutsik dauden etxebizitzen alokairu soziala bultzatu du nahi du programa honen bitartez. Horretarako Eusko Jaurlaritzako Bizigune eta Asap programak osatu nahi ditu; izan ere, normalean etxebizitzak ez alokatzeko ondorengo arrazoi hauetako bat edo gehiago ematen dira:

- Etxebizitza horiek alokatzeko borondatea izan bai, baina etxebizitza horiek gutxieneko baldintza batzuk bete ahal izateko obrak egin beharra eta gastu horri aurre egiteko zailtasunak.

Abenduaren 17an, Bergaran alokairu soziala bultzatzeko bilera informatiboak

Udalak martxan jarri duen Bergaran alokairu soziala bultzatzeko programa ezagutzera emateko bilera informatiboak antolatu dira abenduaren 17an, asteazkena, eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 18:30tan, Udaletxeko Udalbatza aretoan.

Etxea alokairuan eman edo hartu nahi izanez gero, Bergarako Udalak alokairu soziala bultzatzeko osatu duten programaren nondik norakoa ezagutzea nahi dutenei zuzenduak dira bilera informatibo hauek.

Helburua: 

Jarduera-lizentzia behar duten jarduerak burutu ahal izatea.
Helburu hau lortzeko eskatzaileak eskaerarekin batera jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko du, eta Udalak IGOKA espedientea tramitatuko du.
3/1998 Lege Orokorrak (Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa) II. eranskinean (7/2012 legeak aldatua) A atalean zehazten ditu zeintzuk diren lizentzia behar duten jarduera sailkatuak.

Norentzat: 

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa

Aurkezteko epea: 

Mugagabea (betiere jarduera martxan jarri aurretik)

Udalak San Antonioko 4 eta 6 eraikinak erosiko ditu eta 2, 4 eta La Flor irail erdirako botako

Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean ordenazioz kanpo dagoen San Antonio 4 eta 6 eraikinak erostea erabaki du Udalak, uztailaren 21ean eta 28an egindako Udalbatzako bileretan. Honenbestez, aurrez erositako alboko San Antonio 2 eta 10 eraikinen eta aurrean dagoen San Antonio 1 eta atxikia duen “La Flor” deituriko eraikinen erosketei eransten zaizko erosketa berri hauek.

 

Helburua: 
Helburua da jarduera sailkatu batean aritzeko aurretiazko komunikazioa egitea, betiere obrak egin ondoren eta jarduera ireki baino lehen, eta behar diren ziurtagiriak aurkeztuta.
3/1998 Lege Orokorrak (Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa, eta 7/2012 Legeak aldatua) II. eranskinean zehazten du zeintzuk diren jarduera sailkatuak; eta bertako A eta B ataletan adierazten du zeintzuk diren aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera eta instalazio sailkatuak.
Aurretiazko komunikazioak aurkezlea ahalduntzen du ezarri beharreko jardueran hasteko, horren erantzule bakarrak direlarik jardueraren titularra eta egiaztagiria eman duten teknikariak.
Dena den, nahitaez, jardueretan hasi ahal izateko gaikuntza ematen duten administrazio-tituluak izan beharko dituzte eta baita sektoreko araudi aplikagarriek xedatzen dituzten aurretiko
kontrolak eginda eduki ere, aurretiazko komunikazioak ez baitu hortik salbuesten. Modu berean, jarduerak udaleko ur zerbitzuko alta izan beharko du, honetarako dagokion kontratua izenpetuta
izan beharko duelarik Udalean.
 
Norentzat: 

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea (betiere jarduera martxan jarri aurretik).

Orriak