Hasi dira San Antonioko 6, 8 eta 10. eraikinen eraiste lanak
Bergarako Udala-k Og, 2015-04-30 14:58-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2015-04-30 14:58-n bidalia
Bergarako Udala-k Or, 2015-04-24 08:52-n bidalia
Udalak baimentzea "Obra txikia" bezala izendatuta ez dauden guztiak (Bergarako udalean obra txikien udal-baimena lortzeko prozedura laburtua eta azkarra arautzen duen ordenantzaren arabera).
Adibidez:
Interesatuta dagoen edozein pertsona fisiko edo juridikoa
Mugagabea (beti ere obrak hasi aurretik)
Bergarako Udala-k Al, 2015-03-30 23:49-n bidalia
Hutsik dauden etxebizitzen jabeei etxeak alokatzeko Bizigune eta ASAP programek ematen dieten aukeraz gain beste aukera bat ematea. Aukera hau ez da bateragarria Bizigune edo ASAP programekin.
Udal programan sartzeko aurrez udalari kontsulta egin eta honek erantzunda izan beharko du. Erantzun horretan jasotako baldintzak betetzen badira, tramite honen helburua zehatza da, etxebizitza udal programan sartzea.
Bergaran hutsik dauden etxebizitzen jabeentzat
Mugagabea
Hutsik dauden etxebizitzen jabeei etxeak alokatzeko beste aukera bat ematea, Bizigune eta ASAP programek ematen dieten aukeraz gain.
Udal programan sartzeko etxebizitzek bizigarritasun-baldintzak bete behar dituztenez, eta jaso dezakeen gehieneko errenta Udalak zehaztuko lukeenez, horren gaineko kontsulta egitea da tramite honen helburu zehatza.
Bergaran hutsik dauden etxebizitzen jabeentzat.
Mugagabea
Obra txikien deitura izango dute etxebizitzetan egiten diren eta proiektu teknikoa behar ez duten jarraian zehazten diren etxe barruko obra xumeak:
- Sukaldea berriztu
- Komuna berriztu
- Zorua aldatu
- Barruko arotzeria aldatu
- Kalefakzioa ezarri edo aldatu
- Argiteriako instalazioa berriztu
“Obra txiki” moduan zehazten ez direnak “obra handi” moduan tramitatuko dira.
Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa
Mugagabea (betiere obrak hasi aurretik)
Udalaren asmoa da Administrazioko prozesuak erraztu, izapide burokratikoak kendu eta izapidetzea sinplifikatzea, beti ere indarrean dagoen legedia betetzeko bermearekin.
Udalari bidezkoa iruditu zaio obra txikietarako lizentzien eskaera eta izapidetzea ahalik eta modu errazenean arautzea.
Ekainaren 30eko 2/2006 Legearen —Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoan— 1. artikuluan eta udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Ordenantzan jasotzen dira udal-lizentzia eskatzera derrigortuta dauden obrak.
komunikazioa-k Az, 2015-01-21 12:30-n bidalia
Bergarako Hirigune Historikoan kokatuta eta erdi aroko diseinua duen zonalde honetan irisgarritasuna hobetzeko, Bergarako Udalak urbanizazio proiektu bat diseinatu du. Proiektu honen aurrekontua 110.000 eurokoa da eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza jasotzea aurreikusten da.
Aktuazio honetan azaleko lana buruko da, nagusiki. Orain arteko azpiegiturak mantendu egingo dira baina euri uren kanalizazioa eta kable elektrikoak sartzeko instalazioa egingo dira.
komunikazioa-k Al, 2014-12-22 10:25-n bidalia
Urtebete pasatu denean “Kotxea garajean” egitasmoa indarrean jarri zenetik, Udalak 2015 urterako ere “Kotxea garajean” egitasmoan parte hartzera deitzen ditu herritarrak, batez ere erdialdekoak. Izan ere, garajea duten guztiek “kotxea garajean” erabiliko balute, 464 aparkaleku geratuko lirateke libre erdiguneko kaleetan.