Udalak E.Urdangarin eta Alkabieta kale tarteko bidegurutzea zabalduko du
Bergarako Udala-k Al, 2015-06-01 10:07-n bidalia
Bergarako Udala-k Al, 2015-06-01 10:07-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2015-05-28 13:49-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2015-04-30 14:58-n bidalia
Bergarako Udala-k Or, 2015-04-24 08:52-n bidalia
Bergarako Udala-k Al, 2015-03-30 23:49-n bidalia
komunikazioa-k Az, 2015-01-21 12:30-n bidalia
Bergarako Hirigune Historikoan kokatuta eta erdi aroko diseinua duen zonalde honetan irisgarritasuna hobetzeko, Bergarako Udalak urbanizazio proiektu bat diseinatu du. Proiektu honen aurrekontua 110.000 eurokoa da eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza jasotzea aurreikusten da.
Aktuazio honetan azaleko lana buruko da, nagusiki. Orain arteko azpiegiturak mantendu egingo dira baina euri uren kanalizazioa eta kable elektrikoak sartzeko instalazioa egingo dira.
komunikazioa-k Al, 2014-12-22 10:25-n bidalia
Urtebete pasatu denean “Kotxea garajean” egitasmoa indarrean jarri zenetik, Udalak 2015 urterako ere “Kotxea garajean” egitasmoan parte hartzera deitzen ditu herritarrak, batez ere erdialdekoak. Izan ere, garajea duten guztiek “kotxea garajean” erabiliko balute, 464 aparkaleku geratuko lirateke libre erdiguneko kaleetan.
Bergaran alokairu soziala bultzatzeko programa arautzea da ordenantza honen helburua.
Bergarako Udalak udalerrian hutsik dauden etxebizitzen alokairu soziala bultzatu du nahi du programa honen bitartez. Horretarako Eusko Jaurlaritzako Bizigune eta Asap programak osatu nahi ditu; izan ere, normalean etxebizitzak ez alokatzeko ondorengo arrazoi hauetako bat edo gehiago ematen dira:
- Etxebizitza horiek alokatzeko borondatea izan bai, baina etxebizitza horiek gutxieneko baldintza batzuk bete ahal izateko obrak egin beharra eta gastu horri aurre egiteko zailtasunak.
komunikazioa-k Or, 2014-12-12 11:05-n bidalia
Udalak martxan jarri duen Bergaran alokairu soziala bultzatzeko programa ezagutzera emateko bilera informatiboak antolatu dira abenduaren 17an, asteazkena, eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 18:30tan, Udaletxeko Udalbatza aretoan.
Etxea alokairuan eman edo hartu nahi izanez gero, Bergarako Udalak alokairu soziala bultzatzeko osatu duten programaren nondik norakoa ezagutzea nahi dutenei zuzenduak dira bilera informatibo hauek.
komunikazioa-k Al, 2014-07-28 12:32-n bidalia
Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean ordenazioz kanpo dagoen San Antonio 4 eta 6 eraikinak erostea erabaki du Udalak, uztailaren 21ean eta 28an egindako Udalbatzako bileretan. Honenbestez, aurrez erositako alboko San Antonio 2 eta 10 eraikinen eta aurrean dagoen San Antonio 1 eta atxikia duen “La Flor” deituriko eraikinen erosketei eransten zaizko erosketa berri hauek.