Korrika Kulturalak ekitaldi ugari ekarriko ditu martxoaren 7an

Bergarako Korrika Kulturalaren programazioak kultur eskaintza zabala eskainiko du larunbat honetan, martxoaren 7an, dantza, musika eta literatura uztartzen dituen egitarauarekin. Jarduerak herriko hainbat gunetan egingo dira, publiko guztientzat pentsatuta.

12:00 – Euskal dantzen ikuskizuna
Goizean, Moisez Aspiazu dantza taldeak euskal dantzen ikuskizuna eskainiko du udal pilotalekuan. Tradizioa eta gaztetasuna uztartuko dituen emanaldia izango da, eta herritarrei dantza eta kultur transmisioaren indarra erakustea du helburu.

Barrenkale berritzeko obrak bukatu ditu Bergarako Udalak

Bergarako Udalak jakinarazi du Barrenkale berritzeko lanak amaitu berri direla, 2025eko martxoaren 3an hasi eta urtebetera. Obrak Zubieder enpresak gauzatu ditu, 1.447.382,65 euroko inbertsioarekin (BEZa barne). Proiektu hau legegintzaldi honetako jarduketa estrategikoetako bat izan da, eta Udal Gobernuak agintaldi hasieran iragarritako alde zaharra eta tokiko komertzioa biziberritzeko lan ildoarekin bat dator.

Etxebizitza Mahaia eratu du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak Etxebizitza Mahaia eratu du astelehen honetan, herrian etxebizitzaren inguruan dauden erronkei modu koordinatuan heltzeko eta egoeraren eragina ahalik eta gehien arintzeko helburuarekin. Mahaia osatzeko, gobernu taldeak udaleko gainerako alderdi politikoetako ordezkariak gonbidatu ditu, auziarentzako konponbide partekatuen beharra azpimarratuz.

“Eraso matxistak eta horien kudeaketa: zein da gizonon erantzukizuna?” tailerra antolatu du Udalak

Bergarako Udalak “Eraso matxistak eta horien kudeaketa: zein da gizonon erantzukizuna?” izeneko tailerra antolatu du gizonen inplikazioa eta erantzukizun aktiboa sustatzeko helburuarekin. Saioa martxoaren 12an, ostegunez, egingo da, 18:00etatik 20:00etara, Irizar jauregian.

‘Monzon-Ganuza 2026’ sariaren egilea Xare Álvarez Berakoetxea izango da

Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak jakinarazi dute Xare Álvarez Berakoetxea (Donostia, 1990) izango dela 2026ko Monzon-Ganuza Sariaren egilea. Eskultore donostiarraren ibilbide sendoa, hizkuntza plastiko propioa eta formaren eta materialaren inguruko ikerketa etengabea izan dira epaimahaiaren erabakiaren arrazoi nagusiak.

Arrizuriaga berritzeko obren azken fasea martxan dago

Bergarako Udalak jakinarazi du Arrizuriaga jauregiko lehen, bigarren eta teilatu azpiko solairuak egokitzeko lanen laugarren fasea hasi duela dagoeneko. Lanok Construcciones Artzamendi SA enpresak egingo ditu, 881.330,65 euroren truke (BEZ barne). Behin lanak bukatuta, eraikinak Txoko Feminista eta Kulturgunea jasoko ditu.

Burdinateko bidegurutzea asfaltatzeko lanengatik, trafikoa moztuko da ostiral honetan

Bergarako Udalak jakinarazi du Burdiñateko bidegurutzean, hau da, Barrenkalea eta Masterreka kaleen arteko eremuan, asfaltatze lanak egingo direla. Horren ondorioz, datorren ostiralean, otsailaren 27an, kalea guztiz itxita egongo da trafikorako, eta Bolu eta Elosu auzoetarako ibilgailuen joan-etorriak Artekalea kaletik bideratuko dira.

Trafikoaren aldaketa hau behar bezala seinaleztatuta egongo da eta lanak burutzen dituen enpresako langileek gainbegiratuko dute uneoro.

Bergarako ikastetxe guztiak bat eginda: 90 gaztek San Martzial ingurua garbitu dute

2025-2026 ikasturtean Bergarako Eskolako Agenda 2030 programarekin aurrera jarraitzen dute herriko ikasleek, eta esku-hartze faseari ekin diote dagoeneko. Izan ere, 2024-2025 ikasturtearen amaieran Bergarako ikasleek argi adierazi zuten beren konpromisoa: herriko eremu bat garbitzeko ekintza komunitarioa egin nahi zuten.

Bergarako Udalak trafiko ordenantza eguneratu du herriko mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko

Bergarako Udalak indarrean dagoen Trafiko Ordenantza berritu du, herriko trafiko eta mugikortasun eredua eguneratzeko asmoz. Arau berrituak oinezkoen segurtasuna eta kaleko elkarbizitza hobetzea du helburu, eta hainbat berrikuntza jasotzen ditu: oinezkoek lehentasuna duten guneetan matrikula irakurgailuen bidezko kontrol sistema ezartzea, patinete elektrikoen erabilera arautzea eta 3. kategoriako ibilgailuen aparkaleku mugak zehaztea, besteak beste.

Haurren Kontseiluak lehen urratsak eman ditu Bergaran

Bergarako Haurren Kontseiluak bere ibilbideari ekin dio otsailaren 11n egindako lehen bilerarekin. Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean sustatutako egitasmo honek haurren ahotsa erdigunean jarri nahi du, euren iritziak eta kezkak modu antolatuan jasotzeko eta herriaren egunerokoan islatzeko helburuarekin.

Orriak