Bergarako Udalak Euskararen Telefonoa martxan jarri du, Behatokiarekin lankidetzan
webmaster-k Az, 2025-10-01 11:33-n bidalia
Bergarako Udalak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak lankidetza hitzarmena sinatu zuten uztailean, bergararron hizkuntza eskubideak defendatzeko eta herritarrak kontzientziatzeko helburuz. Hitzarmenari esker, herritarrok euskararen erabileraren eta hizkuntza-eskubideen inguruan izan ditzakegun zalantzak argitzeko, eta zorionak edo kexak aurkezteko aukera izango dugu ‘Euskararen Telefonoa’ (943 77 91 29) erabilita, eta Udalak eta Behatokiak elkarlanean jardungo dute, horiei erantzuteko.
Bergarako 2026ko egutegian publizitatea sartzeko aukera ireki du Udalak
webmaster-k Az, 2025-10-01 10:43-n bidalia
Aurreko urteetan bezala, Bergarako Udalak 2026ko egutegia argitaratzeko asmoa du, herritarren argazkiekin hornituta. Oraingoan ere gaia libre utzi da eta, beraz, askotariko gaiak islatuko dira egutegian.
Egutegia aurreko urteetakoaren tankerakoa izango da eta, beraz, publizitatea logotipo moduan joango da. Publizitatea jartzeko interesa dutenak Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan. Horretarako azken eguna urriaren 31 izango da. Harremanetarako telefonoa: 943779129
Organo Erromantikoaren XXVI. Nazioarteko Zikloa aurkeztu dute Bergaran
webmaster-k Ar, 2025-09-30 10:32-n bidalia
Organo erromantikoaren nazioarteko XXVI. zikloa ospatuko da urriaren 3tik 26ra bitartean, Gipuzkoako hiru herritan: Azkoitian, Bergaran eta Azpeitian (Loiola). Zikloak organoaren musika klasikoa eta garaikidea uztartzen ditu, eta nazioarteko mailako interpreteak bilduko ditu Cavaillé-Coll eta Stoltz Frères organo historikoen inguruan.
Kontzertuak eta lekuak:
• Azkoitia – Amabirjinaren Jasokundearen Parrokia (20:00etan)
• Bergara – San Pedro Eliza (18:30ean)
• Azpeitia – Loiolako Basilika (19:30ean)
‘Nerabeak eta Osasun mentala’ hitzaldia, urriaren 7an, Seminarixoan
webmaster-k Ar, 2025-09-30 09:29-n bidalia
Bergarako Udalak, Ortzadar Fundazioaren laguntzaz, "Nerabeak eta osasun mentala" hitzaldia antolatu du. Ekimen hau 12 eta 18 urte bitarteko seme alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago, eta helburua da nerabeen garapen emozionala hobeto ulertzen laguntzea, baita gurasoek euren seme alabei babesa eta laguntza eskaintzeko tresnak eskuratzea ere.
Bergarako Udalak kanpoko argiteria berritzeko lankidetza hitzarmena onartu du Mankomunitatearekin
webmaster-k Ar, 2025-09-30 09:02-n bidalia
Bergarako Udalak kanpoko argiteria publikoa berritzeko proiektua aurrera eramateko Debagoieneko Mankomunitatearekin sinatuko duen lankidetza hitzarmena onartu du astelehen honetan ospatutako plenoan. Proiektuaren helburua da udalerriko argiteria sistema zaharkitua energia-eraginkorragoa den LED teknologiaz ordezkatzea.
Agorrosingo teilatu berriaren lanak urriaren 20an hasiko dira
webmaster-k Al, 2025-09-29 15:00-n bidalia
Bergarako Udalak Agorrosingo kiroldegiko estalkia berritzeko lanak adjudikatu ditu, duela hilabete batzuk izandako ekaitz batek eragindako kalteak konpontzeko helburuarekin. Horrenbestez, igerilekuaren zati bat itxi beharko da lanak burutu ahal izateko. Hauek urriaren 20an hasiko dira, eta lanak otsailera arte luzatzea aurreikusten da.
Agorrosingo abonatu eta erabiltzaileentzako informazioa garrantzitsua igeritokia itxita dagoen bitartean:
Gurasoek Bergarako gaztelekua ezagutzeko ate irekiak antolatu dituzte
webmaster-k Al, 2025-09-29 13:10-n bidalia
Bergarako Gaztelekuak ate irekiak antolatu ditu gurasoentzat, gaztelekuaren jarduera eta espazioa ezagutzeko aukera eskaintzeko. Ekimen honen helburua da gurasoek bertatik bertara ezagutzea gaztelekuak eskaintzen dituen baliabideak, dinamika eta gazteen parte-hartzea sustatzeko moduak.
Datak eta Ordutegia:
• Urriak 1 (asteazkena), 17:30 - 19:45
• Urriak 8 (asteazkena), 17:30 - 19:45
Ordutegia malgua izango da, gurasoek euren aukeren arabera parte hartu ahal izateko.
Hamargarren urteurreneko ospakizuna handiro ospatu du Bergarako Laboratorium Museoak
webmaster-k Al, 2025-09-29 12:52-n bidalia
‘Amerikaren arrakaletatik Trumpismora’ hitzaldia Bergaran, urriaren 3an
webmaster-k Al, 2025-09-29 10:17-n bidalia
Osintxuko Txuringo tabernaren egokitzapen lanak hasi ditu Bergarako Udalak
webmaster-k Or, 2025-09-26 09:25-n bidalia
Jada hasi dira Osintxuko plazan kokatutako Txuringo taberna eta ondoko lokala egokitzeko lanak. Bergarako Udalak sustatutako proiektu honek auzotarrentzako ezinbesteko zerbitzua eta kohesiorako elkargunea izatea du helburu, eta Osintxu biziberritzeko planaren baitan kokatzen da. Taberna kudeatzeko lizitazioa ere aurki publikatuko da, obren bukaerarekin batera zabaltzen saiatzeko.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »