Jaietako jardueretarako izen-emateen zozketaren emaitzak argitaratuta
webmaster-k Az, 2026-05-20 15:08-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi du jaietarako antolatutako jardueretan parte hartzeko izen-emate guztien artean egindako zozketa burutu dela, eta emaitzak jada udalaren webgunean kontsultagai daudela.
Honako jardueretako emaitzak eta informazioa esteka hauetan aurki daitezke:
Mokoloblok:
Euskaraz: https://www.bergara.eus/eu/mokoloblock-izena-eman
Tirolina:
Euskaraz: https://www.bergara.eus/eu/emozioen-tirolina
Bergarako Udalak ‘auzo taxi’ zerbitzua eskainiko du Pentekoste jaietan
webmaster-k Az, 2026-05-20 09:30-n bidalia
Bergarako Udalak ‘Auzo taxi’ zerbitzua jarriko du martxan Pentekoste jaietan, herriko auzoguneetako herritarrei —besteak beste, Angiozar, Ubera, Osintxu eta Elorregiko bizilagunei— jaietako ekitaldiez errazago gozatzeko aukera emateko.
Ekimen honen bidez, auzoetatik herrigunera eta buelta garraio irisgarriagoa bermatu nahi da, mugikortasuna erraztuz eta jaietan partehartzea sustatuz.
Zerbitzua erabili nahi dutenek bi aukera izango dituzte: zuzenean Ibargarai kaleko taxi geltokira hurbiltzea edo, bestela, zerbitzua emango duten taxisten telefono zenbakietara deitzea.
Argedasen gertatu den erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak
webmaster-k Az, 2026-05-20 09:08-n bidalia
Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta maiatzaren 21ean, ostegun honetan, 19:30ean, Bule kalean (Peñalba alboan) egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.
Pentekosteen zezen ikuskizunen antolaketan egokitzapenak adostu dituzte zezenzaleek eta Udalak
webmaster-k Ar, 2026-05-19 14:23-n bidalia
Bergarako Udalak eta Betizu zezenzale elkarteak azken hilabeteetan elkarlanean jardun dute Pentekosteetako zezen ikuskizunen inguruko hausnarketa prozesuan. Helburua izan da azken urteetako antolaketa aztertzea eta beharrezkotzat jotzen diren egokitzapenak proposatzea, ikuskizunen kalitatea eta segurtasuna bermatzen jarraitzeko.
Bergarako alkateak eta Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena eta Foruen abolizioaren 150. urteurrena aurkeztu dute
webmaster-k Ar, 2026-05-19 12:56-n bidalia
Lurraldebus zerbitzu berezia eskainiko da Pentekoste jaietan
webmaster-k Ar, 2026-05-19 09:34-n bidalia
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu Pentekoste jaiak direla eta. Zerbitzu horiek maiatzaren 22an (ostirala) eta 23an (larunbata) izango dira.
Ostiralean, hilak 22, Eibartik irteerak 00:00etan, 2:00etan, 4:00etan eta 6:00etan izango dira, eta honako ibilbide hau egingo dute: Soraluze (0:15, 2:15, 4:15 eta 6:15), Bergara (0:30, 2:30, 4:30 eta 6:30), Arrasate (0:45, 2:45, 4:45 eta 6:45), Aretxabaleta (0:50 eta 4:50) eta Eskoriatza (0:55, 4:55).
Pérez Iglesias sailburuak “Bi ilunabarreko eguna” aurkeztu du Laboratorium Museoan, abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea ardatz duen erakusketa
webmaster-k Al, 2026-05-18 17:35-n bidalia
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek “Bi ilunabarreko eguna” erakusketa aurkeztu du gaur arratsaldean Bergarako Laboratorium Museoan. Dibulgazio-ekimen honek datorren abuztuaren 12an Euskadin ikusgai izango den eguzki-eklipse osoa du ardatz. Sailburuarekin batera Bergarako alkate Gorka Artola eta Laboratorium Museoko zuzendari Rosa Errazkin izan dira.
PENTEKOSTEEN AGURRA - Gorka Artola Alberdi
webmaster-k Al, 2026-05-18 09:58-n bidalia
Herrikide hori:
Pentekosteak iristen direnean, herria mugimenduan jartzen da. Egun hauetan errutina eten, kaleak bete eta Bergara beste modu batera bizitzeko aukera izaten dugu. Modu ezberdinak ditugu jaiak gozatzeko, baina guztiek dute zerbait komunean: gure artean elkartzeko gogoa eta herria partekatzeko nahia.
Udaleku irekietako libre dauden plazen eskaintza irekiko du Bergarako Udalak
webmaster-k Al, 2026-05-18 08:13-n bidalia
Behin udaleku irekietarako izen-emate epea amaituta, Bergarako Udalak oraindik bete gabe dauden plazak eskainiko ditu datorren astean, maiatzaren 18tik 22ra bitartean.
Interesa duten herritarrek udalaren webgunearen bidez egin beharko dute izen-ematea. Garrantzitsua da gogoraraztea izen-ematea soilik une horretan libre dauden plazetan egin ahal izango dela, eta eskaintza mugatua izango dela.
Izen ematea hurrengo loturan egin beharko da: https://bergara.eus/eu/udaleku-irekietan-izen-ematea-2026
Bergarako Udalak landa lurren erosketa deialdi berria abiatu du biodibertsitatea eta natur ondarea indartzeko
webmaster-k Og, 2026-05-14 09:53-n bidalia
Bergarako Udalaren legegintzaldi planaren baitan, ingurumenaren kontserbazioa, zaintza eta etorkizun jasangarri baten aldeko konpromisoa lehentasunezko ardatzetako bat da. Ildo horretan, Udalak landa lurren erosketa deialdi berria jarri du martxan, lur pribatuak ondare publiko bihurtzeko helburuarekin.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
