Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan azaroaren 7rako, larunbata, ekintza ugari egongo dira egunean zehar Udal Pilotalekuan eta Aroztegi aretoan:

Geocaching Ikastaroa

ORDUA: 11:00-12:30

LEKUA: Laboratorium museoa

Geocaching-a naturan aritzeko aisialdi jarduera bat da, GPS hargailu bat behar duena. Internet bidez eskuratzen diren koordenatu batzuk ezagututa, beste partaide batzuk ezkutatutako cache edo altxor bat bilatzean datza jarduera.

GPSaren zabalpenari esker (GPS gailuak, smartphoneak…) mundu osoan zehar hazten ari dageocaching-a.  Munduan zehar 2.700.000 altxor baino gehiago daude ezkutaturik, horietako batzuk Euskal Herrian. Gaur egun 6.000.000 zaletutik gora daude erregistratuta munduan.

Jardueraren nondik norakoak:

Urrian zehar Bergara inguruko “Gerriko Berdean” 6 bat cache ezkutatu dira eta horiek Geocaching-en orrialdean iragarriko dira: www.geocaching.com. Cache bakoitzaren osaketa: tupper bat eta fitxa txiki bat, lekuari buruzko azalpen interesgarri batekin eta ingurumenari buruzkoak. 6 cacheak aurkitu dituztela frogatzen duten zaletuen artean, opari bat zozketatuko da. Zozketan parte hartu nahi dutenek cache bakoitzean aurkitutako txartel bat aurkeztu beharko dute Laboratorium museoaren harreran abenduaren 6a aurretik.

 

Practice your music

ORDUA: 12:00-13:30

LEKUA: Aroztegi aretoa

Musika eta teknologia berriak uztartuko dituen tailerra izango da. Bergarako Musika Eskolak eta Practice Your Music euskal enpresak elkarlanean, musika-tresnekin trebatzeko coaching birtual bat aurkeztu eta azalduko dute.

Tailerra praktikoa izango da eta edonork parte hartu ahal izango du. Practice Your Musicenpresak tresna digital bat sortu du eta bakoitzak gustuko duen musika-tresnarekin modu digitalean nola trebatu daitekeen azalduko du, norberaren mailara egokitzeko aukera eskainiz. 


Robotika Azoka

ORDUA: 11:00-14:00

LEKUA: Udal pilotalekua

Azokan MOWAY robotarekin ginkana bat egingo da. Ginkana neska-mutil gazteei dago bideratuta eta binaka lehiatuko dira, robotika hoberen ezagutzen duen bikotea izateko. Horrez gain, zenbait roboten erakusketa ere izango da ikusgai. 

 

Dron modeloen erakusketa: egungo erabilerak eta etorkizuneko erronkak

ORDUA: 11:00-14:00

LEKUA: Udal pilotalekua

Drona, gidari gabeko aireko sistema da. Gaur egun, erabilera ezberdinak ditu eta epe laburrean lortutako ospearen ondorioz, etorkizunerako ere erronka ugari izatea aurreikusten da. Gaur egunean zehaztasunezko nekazaritzarako, pertsonei jarraipena egiteko edo erreskate-lanetarako erabiltzen dira, adibidez. 

AUVSIren ikerlan batek aurreikusten du 2025erako Europan 100.000 lanpostu berri sortuko dituela industria berri honek. Horietako batzuk dronak sortzeko izango dira baino lan eremua zabaldu egingo da eta 2025ean dron gidari adituak ere izango dira edota empresa operadoreak ere sortuta egongo dira ordurako. 

Teknologia berri honen inguruko xehetasun guztiak ezagutzera emango dira erakusketan.