Ekaina bukaeran 2017ko helduen danborrada antolatzeko bilera egin zen udaletxean. Bertan iaz parte hartu zuten taldeetako zuzendari gehienak eta udal ordezkariak egon ziren. Danborradako funtzionamendu arauak bilerako parte-hartzaile guztien artean adostuak izan ziren.

-Helduen danborrada irailaren 15ean, gaueko 22:30ean izango da. Udal biltegitik irtengo da.

-Irailaren 1a baino lehen Udaletxeko Kultura zerbitzuan jakinarazi beharko da:

-Zein taldek parte hartuko duen (antolaketa bileretara joaten direnak ez dute jakinarazi beharko).

-Taldearen izena.

-Taldekide kopurua.

-Taldeak danborra ala barrika joko duen.

-Taldeko zuzendariaren kontaktua: izen abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa.

-Zuzendariak musika bandako zuzendariarekin egingo den entsegu saiora joan beharko du. Saio hori irailaren 5ean, asteartea, izango da 18:00etan Musika Eskolan.

 

-Izena emateko moduak:

-Kultura zerbitzura bertaratuta,

gazteria@bergara.eus helbidera idatzita,

943 779159 telefono zenbakira deituta.

Talde bakoitzaren ardura izango da banderak lortu eta danborradan eramatea (bandera eramaileak ere talde bakoitzak lortu beharko ditu, ahal dela emakume bat eta gizon bat). Talde bakoitzak gehienez bi bandera eramango ditu.

EGURALDIAREKIN LOTUTA:

-Eguraldia edozein delarik ere danborrada irtengo da. Eguraldi txarra badago ibilbide motza egingo da (plazatik behin pasatuta) eta eguraldi ona badago plazatik birritan pasatuko da.

-Eguraldi txarra badago (eta horrela adosten denean irtetzeko momentuan) plazara heldutakoan, danbor joleek San Martin martxa joko dute eta erretiratu egingo dira. San Martin martxa bukatutakoan, errepresentazioa hasiko da. Udaletxeko arkupeen erdian egongo da Banda (eresia abestuko dutenentzako ere mikroak bertan egongo dira) eta bi bazterretan danborrak jasotzeko guneak jarriko dira. “Danborrak jasotzeko gunea” kartelak egongo dira.

-Oso eguraldi txarra egiten badu, talde bakoitzak erabakiko du irten ala ez. Talde bakoitzak erabakia egokien ikusten duen moduan hartuko du, baina taldekideen %75ak irten beharko du edo gutxienez 20 lagunek. Eta ezezkoa bada udal arduradunei jakinarazi beharko zaie.

-Udalak pontxo batzuk erosiko ditu (gardenak) eta euria eginez gero parte-hartzaileei banatuko zaizkie. Danborrada bukatutakoan bakoitzak pontxoa bere etxera eramango du, ez da danbor eta makilekin batera entregatuko.