Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria sinbolikoa izan ohi da, Telesforo Monzonen eta Josefa Ganuzaren balioak ordezkatuko dituen obra artistiko bat. 2021ean, Telesforo Monzonen heriotzaren 40. urteurrenean, berak eta Josefa Ganuzak bezala, bere bizitzaren ardatz Euskal Herria, euskara eta euskal kultura izan duten herritarrak omentzeko saria jarri zuten abian Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak elkarlanean.
Monzon-Ganuza sariaren bidez Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana eskaini dioten herritarrak omendu nahi dira. Saria euskal artista berriak sustatzeko ere erabiltzen da. Urtero artista berri bati eskainiko zaio saria diseinatzeko aukera edo aurretik egina duen bat emateko aukera, horrela saria bera euskal artista berrien sustapenerako ekimen bihurtuko delarik. Modu horretan belaunaldien arteko zubi lana eraiki nahi da.
Saria aukeratzeko Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak artista proposamena egiteko hiru aditu artistiko izendatu dituzte. Horiek izango dira proposamena/k egingo dituztenak.
Aditu artistikoak:
Karlos Galarraga (Bergarako Beart arte elkarteko kidea)
Jesus Mari Lazkano (margolaria)
Mikel Lertxundi (arte historialaria eta komisarioa)

Obra artistikoa ordaindua izango da, orotara, 3.500 euroko diru kopuruarekin.
EPEMUGA: Euskal artista berriek bere obraren berri batzordeko kideei emateko Olaso Dorrea Fundaziora zuzendu beharko dira, 2021eko abenduaren 31a baino lehen.
KONTAKTUA: fundazioa@olasodorrea.eus
Lehen Monzon-Ganuza sariaren egilea (2021. urtekoa) Zaloa Ipiña izan zen, 25 urteko artista bisual bilbotarra. Libe Goñi Garate andereñoari eman zitzaion saria.
Zaloa Ipiña Bidaurrazaga (Bilbo, 1986) artista plastiko euskalduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen Arte Ederretan 2009an eta Masterra egina du lan grafiko garaikideetan, CIEC fundazioan, Galizian. Egonaldiak egin ditu Bartzelonako Piramidon eta BilbaoArten.
Arte plastikoetan espresabide desberdinak erabiltzen ditu Ipiñak: instalazioak, adibidez, non argazkiak, eskulturak, bideoak eta inpresio digitalak erabili izan ditu.
Saria sinbolikoa da. Telesforo Monzon zein Josefa Ganuzaren balioak ordezkatzen dituen obra artistiko bat da.