Bergarako Udal Gobernuak urtebete egin du dagoeneko eta lehenbiziko 365 egn hauetako balorazioa egiteko bildu zen atzo, astelehena. Hona hemen, Elena Lete alkateak egindako irakurketa osoa;

Gaur urtebete egin dugu Gobernuan eta 365 egun hauen balorazio orokorra egitea nahiko genuke. Baina ekintzaz aparte eta plangintzaz aparte balorazioaren laburpena hitz bakar batean esango nuke eta hitz hori, koherentziaz lan egiten dugula da, gobernua egiteko erak oposizioan geundenean egindako lanean dauka oinarri eta garai hartan esandakoa izan da gure abiapuntu, lan horrek hauteskundeetako kanpainan bertan izan zuen jarraipena eta gobernuaren ardura hartu genuenean ez genuen hutsetik hasi baizik eta aurrelan guzti horren jarraibidea egin dugu. Ez dago esaterik alkatearen aldaketa aurrera eramateko benetan lagungarri izan dela egindako bide hau, aldaketa honek ez du ez etenik eta ez atzerapausurik ekarri, talde oso baten lana mahai gainean egon delako, alkate ohiaren laguntza osoak lagundu egin duelako eta alderdi sendo baten egitura ziurtatu duelako.

 

Horrela, eta koherentziaz lan eginda lehengo urte honetako ibilbidearen adierazle nabermen bat partaidetza izan da, baina ez gobernuaren atal bat izango balitz moduan, baizik eta zeharkako helburu moduan abiatuta, gobernuaren eginkizun guztietan:

 

  • Bergarako udalean lehengo aldiz bozeramaileen mahaia osatu da, 2016ko urtearekin batera hasi zen bere ibilbidea eta Udala osatzen duten lau alderdien ordezkariak elkartzen gara, egutegia finkatu dugu non lan egiteko gaiak ez daude faltan eta osaketa hau benetan sendotu egingo da bere izaera propioa ematerakoan. Hau izan da gure lehengo partaidetzarako ekarpena arlo politikoan eta denon artean erabakita bizikidetzako arloko gaiak izan dira gure arteko lehengo azterlana.

  • Bergarako udalean herritarren partaidetza bermatu dugu esparru desberdinetako gaiekin. Horrela, koherentziaz jarraituz eta hartutako konpromezua garatzen, zaborren gaikako bilketako inguruan partaidetza ekintza nagusiena gauzatu genuen eta Bergarako lehengo herri galdeketa azaroan egin genuen eta handik ateratako emaitzaren araberako zabor bilketan bosgarren edukiontzien bilketa ezarri dugu. Hau izan zen gure lehengo partaidetzako ekarpena herritarrekiko harremanetan, ingurumen arlokoa, baina ez da bakarra izan; horrela arlo desberdinetako ekintza desberdinetan ipini dugu martxan:

    • Kultur esparruan Seminarioko erabileraren partaidetza aurrera eramateko OBRETAN BAINO ZABALIK programa martxan ipini genuen eta ikus entzumenezko adituaren laguntza ziurtatu izan dugunetik, sei ekintza burutu dira Seminarioan bertan.

    • Mugikortasun esparruan Zubieta kaleko urbanizazio proiektua hartu dugu partaidetzarako ekintza moduan eta bizilagun guztien nahiak batzeko eta erantzuteko lehengo ekintza burutu genuen eta bigarrena aste honetan aurrera eramango da.

    • Kirol esparruan Agorrosingo harmailen proiektua lantzeko erabiltzaileen partaidetza jasotzeko lehengo ekintza gauzatu da eta haren ekarpenak jaso eta horren emaitzaren jarraipena egiteko bideak zehaztu ditugu.

    • Kirol esparrua eta auzoetako esparrua uztartzen diren gune batean, Labegaraieta auzoan gizarte ekipamentua nola bideratzeko partaidetza prozesua martxan ipini dugu; prozesu horretarako enpresa bat kontratatu dugu eta prozesuaren diseinuan burubelarri murgilduta gaude uda aurretik lehengo ekintza gauzatzeko auzoan bertan.

    • Landa eremuetan partaidetza ere burutuko da eta horretan HAZI enpresarekin lanegutegi bat zehaztu dugu, non auzoen beharrak aztertu, zerrendatu eta plangintza batean antolatuko diren.

 

  • Bergarako esparru desberdinetako eragileekin ere partaidetzarako guneak prestatu dira eta arlo desberdinetako bideak zabalik eta jorratzen gaude:

    • Kultur eragileen batzarra osatuta dago eta hilabetero biltzen da, horrela Seminarioko erabilerak han aztertu eta aztertuko dira.

    • Jaietako batzarra ere osatu da Penteskostes jaietarako, haren ekarpenak jaiak baino lehen hartu ziren eta jaiak pasatu ostean ere balorazioa eman du batzarrak.

    • Kirol eragileen batzarra osatuta dago eta hilabetero biltzen da, horretaz gain bere arloko proiektuetan parte hartzeko gonbidapen zuzena izan dute (Agorrosin eta Labegaraietan adibide)

    • Sustapen ekonomikoko bi foro desberdinetako ekintzak burutzen dira maiztasun handi batekin, bai Berelan foroa eta baita Bergara Bizi programa

    • Gizarte eragileen batzarra ere osatu da, gai propioekin eta maiztasun handiarekin. Hemen nabarmendu egin behar da Berdintasunaren mahaia osatzeko lehengo pausuak eta lehengo ekintza berdintasun esparruan lana egiten duten eragileekin burutu dela eta hurrengo pausua emateko oinarriak ipintzen gaudela.

Horrela, ibilbidearen koherentzia eta partaidetza bermatzen gure lanean zeharkako helburu batzuen atzetik gaude eta egongo gara:

 

  • Erakunde eraginkorra izateko teknologikoki udaletxean aldaketa nabarmenak gauzatu ditugu, hogei urte zeuzkan azpiegiturak moldaketa sakon batean daude murgilduta, honen bitartez etorkizunera eta e-administrazio begira egongo da udaletxea.

  • Erakunde erabakitzailea izateko premiazko gaiei erantzuna eman dugu, horrela espoloiko kioskoa hamalau urte itxita eta egoera kaskarrean egon ondoren bota izan dugu gure erantzunkizuna zelako, Errekalde ormaren proiektua lau urte gauzatu barik egon ostean aurrera eraman dugu eta premiazko ekintza batzuk ere gauzatu egin dugu, Elorregi hilerriko bidea urte luze egon ondoren jausita burutu egin da eta egoera ezin hobean dago, Keresatsu baserriko bidea lubizi baten ondoren erori egin zen eta emergentzia prosedura baten ondoren konpondu egin dugu.

  • Erakunde entzulea izanda gizartearen beharrak erantzuteko diru-laguntza guztien plan estrategikoa onartu dugu, horretan diru laguntza guztiak daude eta legealdi osorako. Horretan nabari geratzen da esparru guztietako zer ildo sustatu nahi den eta ez bakarrik aurten baizik legealdi osorako (ingurumen, gizarte arloan, kiroletan, etabar)

  • Erakunde arduratsu baten moduan lan egiten dugu eta horrela energía eraginkortasunez erabiltzen hobekuntzak egiten ditugu arlo desberdinetan, argiteria eta kirol eta eraikuntza publikoetan.