16. artikulua.- Oinarrizko araudia

Plan Orokorraren garapenaren ondorioz, lurzorua honela sailkatuko da jabariaren arabera:

  • Jabari pribatuko lurzorua.
  • Bergarako Udalaren (edo ordezko erakunde publikoaren) ondareko lurzorua.
  • Jabari pribatuko lurzorua, erabilera publikoko zortasunarekin lurrazalerako edo portxerako.
  • Jabari eta erabilera publikoko lurzorua.

Bai dokumentazio grafikoan, baiidatzizkoan, udal lurraldeko lurzoruaren jabariak zehazten dira. Hiri-lurzoruko areetan —Hirigintza-Fitxa bakoitzak honela ezartzen badu— eta lurzoru urbanizagarriko sektoreetan, lurzoruaren jabariak antolamendu xehatuko plangintza-dokumentuetan zehaztuko dira, area eta sektore horiek garatzeko idatzi beharko diren dokumentuetan, hain zuzen.

17. artikulua.- Jabari publikorako lurzoruaren lagapenak

Hiri-lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko plangintzaren ondorioz, jabari publikora joan beharreko lurzoruaren lagapenak honela bideratuko dira:

  • Zuzenean jarduteko hiri-lurzoruko areak direnean: Eraikuntza-baimena emateko egintzan bertan.
  • Hiri-lurzoruko gainontzeko areak eta lurzoru urbanizagarriko sektoreak direnean: Birpartzelazio-proiektuak onartu eta Jabetza-Erregistroan inskribatzerakoan.

18. artikulua.- Partzela pribatuetan erabilera publikorako zortasunak gauzatzea

Partzela pribatuetan erabilera publikorako zortasunak honela gauzatuko dira:

  • Zuzenean jarduteko hiri-lurzoruko areak direnean: Zortasunak eraikin eginberriaren Obra Berriaren Deklarazioan jaso eta, eraikinari lehen erabilpeneko baimena eman ondoren, dagozkion eskriturak Jabetza-Erregistroan inskribatzerakoan gauzatuko dira.
  • Hiri-lurzoruko gainontzeko areak eta lurzoru urbanizagarriko gainontzeko sektoreak direnean Birpartzelazio-proiektuaren ondoriozko partzela berriak onartu eta Jabetza-Erregistroan inskribatzerakoan. Zortasun horiek, eraikin berriak egiterakoan, Obra Berriaren Deklarazioetan jaso beharko dira.