150. artikulua.- Ondasun arkitektonikoen artean bereizten diren kategoriak

Aplikatu behar zaien babes-mailaren arabera, Plan Orokorreko Katalogoan jasotzen diren ondasun arkitektonikoen artean honako mailak bereizten dira:

BA-1 maila: Hemen sartzen diren Ondasun Higiezinak, Kultur Ondasun gisa kalifikatuta eta Monumentu izendatuta daude espresuki.

Kultur Ondasun Kalifikatuak dira.

BA-2 maila: Hemen sartzen diren Ondasun Higiezinak, Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian inskribatu edo sartu ondoren, Monumentu izendatuta daude espresuki.

Kultur Ondasun Inbentariatuak dira.

BA-3 maila: Hemen sartzen diren Ondasun Higiezinek Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian inskribatzeko edo sartzeko eta, beraz, Monumentu izendatzeko espedientea hasita dute.

Inbentariatzeko bidea hasita duten Kultur Ondasunak dira.

BA-4 maila: Hemen sartzen diren Ondasun Higiezinak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Monumentu edo Monumentu-Multzo izendatzeko proposatzen diren ondasun higiezinen zerrendan daude.

BA-5 maila: Hemen dauden Ondasun Higiezinek udal mailako babesa dute.

BA-6 maila: Ondasun Higiezinetan dauden eta udal mailako babesa duten elementu bereziak dira.

151. artikulua.- BA-1 mailako Ondasun Higiezinetako jarduketak (Monumentu edo Monumentu-Multzo izendatutako Kultur Ondasun Kalifikatuak):

Plan Orokorreko area eta sektoreen Hirigintza-Fitxetan nahiz Katalogoan jasotzen diren kalifikazio-dekretuek zehazten dute zein babes-araudi aplikatu behar den Monumentu edo Monumentu-Multzo izendatutakoetan jarduketarik egiterakoan.

Kalifikazio-dekretuetan zehazten diren jarduketak baino ezingo dira egin.

152. artikulua.- BA-2 mailako Ondasun Higiezinetako jarduketak (Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian inskribatu edo sartu ondoren, Monumentu izendatutakoak):

Plan Orokorreko area eta sektoreen Hirigintza-Fitxetan nahiz Katalogoan jasotzen den bezala, bertan egin ahal izango diren jarduketak zaharberritze zientifikoa edo zaharberritze kontserbatzailea izango dira. Ondare Urbanizatua eta Eraikia Birgaitzeko Jarduketei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren I. eranskinaren III.3 puntuak arautzen ditu jarduketa horiek.

A, B edo C kategoriakoak izan daitezke, eragingo diren eraikinen kontserbazio-egoeraren arabera.

153. artikulua: BA-3 mailako Ondasun Higiezinetako jarduketak (Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian inskribatzeko edo sartzeko eta, beraz, Monumentu izendatzeko espedientea hasita dutenak):

Ondasun hauek inbentarioan sartzeko espedientea hasita dute, eta dagoeneko inbentariatuta daudenen tratamendu bera izango dute.

Bertan egin ahal izango diren jarduketak zaharberritze kontserbatzaileak baino ez dira izango, Ondare Urbanizatua eta Eraikia Birgaitzeko Jarduketa Babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren I. eranskineko III.3 puntuan araututa dagoenaren arabera.

154. artikulua.- BA-4 mailako Ondasun Higiezinetako jarduketak (Euskadiko Autonomia Erkidegoko Monumentu edo Monumentu-Multzo izendatzeko proposatzen direnak):

BA-4 mailako ondasun edo elementuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak edo organo eskudunak baloratzen ez dituen bitartean, bertan egingo diren jarduketak, oinarrian, 317/2002 Dekretuaren araberako Zaharberritze Zientifikoak edo Zaharberritze Kontserbatzaileak izango dira. Kasu zehatz batzuetan, ondasunak kokatuta dauden eremuei buruzko Hirigintza-Fitxetan zehatzago argitzen da zeintzuk diren onar daitezkeen jarduerak.

155. artikulua.- BA-5 mailako Ondasun Higiezinetako jarduketak (Udal-mailako babesa dutenak):

BA-5 mailako ondasun edo elementuetan egingo diren jarduketek honakoak errespetatu beharko dituzte: bolumetria, kanpoaldeko itxura, oinarrizko banaketa —tipologikoa nahiz egiturazkoa—, egituraren berezko materiala mantenduz, eta erreferentziatzat Sendotzeko eta/edo Zaintzeko eta Apaintzeko jarduketa-kategoriak hartuta (317/2002 Dekretuaren arabera). Kasu zehatz batzuetan, ondasunak kokatuta dauden eremuei buruzko Hirigintza-Fitxetan zehatzago argitzen da zeintzuk diren onar daitezkeen jarduerak.

156. artikulua.- Udal mailako babesa duten elementu bereziak izateagatik BA-6 mailakoak diren Ondasun Higiezinetako jarduketak:

BA-6 mailako elementu berezietan egingo diren jarduketak 317/2002 Dekretuaren araberako Zaharberritze Zientifikoak edo Zaharberritze Kontserbatzaileak izango dira, eta kasu bakoitzean Bergarako Udalak erabakiko du zein egin.

157. artikulua.- VARQ-1, Sailkatutako Gune Arkeologikoen maila:

Eremu bat eratzen duten Estazio Megalitikoak dira, eta Kultur Ondasun Kalifikatuen kategoriako megalito-multzo batek osatzen ditu.

Aipatu beharra dago ez dela megalito batzuen gehiketa hutsa, multzo bat baizik.

Hauek babesteko araudia 137/2003 Dekretuaren III. Eranskinean ezarritakoa da. Ekainaren 24ko 137/2003 Dekretu horren bitartez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Estazio Megalitiko batzuk Monumentu-Multzo kategoriako Kultura Ondasun izendatu ziren eta horien babes-araudia ezarri zen.

Eranskinaren 2. artikuluak xedatzen duen moduan, Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz idatzitako Babes-Araudiak Plan Orokorrarekiko izaera loteslea du, hala ezartzen baitu Lege horren 28.1 artikuluan xedatutakoak.

Eranskin berean ezartzen dira erabileren eta jardueren gune-banaketa zein araubidea.

158. artikulua.- VARQ-2, Inbentariatutako Gune Arkeologikoen maila:

Hirigune Historikoko zati bat da; eta bere mugapena areako Hirigintza-Fitxan jasotzen da, Kultura-Sailburuak 1998ko otsailaren 12an emandako Agindutik hartuta.

Mugapen barruko eremuan egin beharreko jarduketetan, Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legeko 45.5 artikuluak xedatzen duena aplikatu beharko da; hau da, ezertan hasi baino lehen, jarduketa-sustatzaileak Foru Aldundiaren aurrean proiektu arkeologiko bat aurkeztu beharko du eta Aldundiak onartu egin beharko dio.

159. artikulua.- VARQ-3, Balizko Gune Arkeologikoen maila:

Ustez interes arkeologikoko arrastoak egon daitezkeen guneak dira.

Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legeko 49. artikuluak xedatzen duenaren arabera, gune hauetan egin nahi diren jarduketen sustatzaileak azterketa bat aurkeztu beharko du, bertako orubeak edo eraikinak duen balio arkeologikoari buruz, eta egin nahi diren obretako proiektuan horrek izan dezakeen eraginari buruz.

Azterketa burutu ondoren, Foru Aldundiak erabakiko du proiektu arkeologiko bat idazteko beharrik dagoen ala ez; eta hori guztia ikusita, obra-lizentziaren aurreko baimena emango du.

160. artikulua.- VARQ-4, Monumentu izendatzeko proposatzen diren Gune Arkeologikoen maila:

Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legeko 45.5 artikuluan azaltzen den babesa aplikatuko zaie.

Bergara, 2009ko apirila.

ARKITEKTOAK:

Javier Yeregui

Luis Pedro Blanco

Eneko Plazaola

Iñigo Imaz