Juan Madariaga Orbeak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko historiako katedradun ohiak, Rafael de Garitano Aldaetak izan zuen liburutegiari buruzko ikerketa liburu batean jaso du. Bergarako Udal Artxiboan jasota dagoen materiala izan du lanerako lehengaia. 

Bergarako Udalak argitaratu du larunbatean, hilaren 30ean, 12:00etan udaletxeko pleno aretoan aurkeztuko den liburua. Edukiera mugak direla-eta, beharrezkoa da lekua aurretik erreserbatzea udal artxiboan: 943779132/ 943779127 edo artxiboa@bergara.eus.

XVIII. mendeko Bergara ezagutzeko aukera ematen du obrak. XVIII. mendea eta Bergara esaterakoan Euskalherriko Adiskideen Elkarteari buruz eta ilustrazioari buruz hitz egitea ezinbestekoa da. Euskal Herrian ilustrazioaren ikur izandako elkarteak eta Rafael Garitano Aldaetaren arteko harremanak ere ezagutuko ditugu: adostasunak eta desadostasunak.

Rafael Garitano Aldaeta Santa Marina parrokiako apaiza izan zen. Bere lanbideari esker elizgizonen egoera jakin ahalko dugu. Patronatu laikokoa den eliza bateko apaiza izateak zer suposatzen duen: diru-sarrerak eta batez ere patronoarekin harremanak nolakoak ziren.

Bestalde Elizaren eta Udalaren arteko tirabirak agertzen dira. Bakoitzak bere boterea finkatu nahiean, erabiliko dituzten argudioak esplikatuta.

Gauzak horrela, testuinguru historikoa ondo adierazita agertzen da eta Bergarako egoera bada ere, XVIII. mendeko bukaerako gizartea ulertzeko baliogarria da eta momentuko eztabaida sakonak bistaratzen ditu. Hala nola, Patronoak-elizgizonak, Eliza-Udala, Diru-sarrerak.

Juan Madariaga Orbea (1949) Filosofia eta Letrak ikasi zituen Madrilgo Universidad Complutensen. Euskal Herrira itzulita, Oñatin bizi izan zen. EHUn egin zuen Doktoretza tesia. Bergarako UNEDen historia irakasle izan zen urte luzez eta bertako zuzendari ere izan zen. Ondoren, eta jubilatu arte Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea izan da. Lotura estua du Bergararekin. Liburu eta artikulu andana idatzi du. Bergarari buruz 'Historia social de Bergara en su época preindustrial' (Bergarako Udala, 1991).