115. artikulua.- Errepideen, Bideen eta Bizikletentzako Bidegorrien Sistema Orokorrek betetzen edo beteko dituzten esparruak

Komunikazioen Sistema Orokor gisa hartzen dira urbanizaezintzat sailkatutako lurzorutik zehar doazen errepide, pista eta baserri-bide guztiak eta bizikletentzako bidegorriak.

Horiek arautzeko, ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Arauemaileari jarraitu beharko zaio; izan ere, Dekretu horrek Gipuzkoako Errepideen eta Bideen Foru Arauaren Testu Bateratua ezarri zuen.

107. artikulua.- Basoko lurzoru urbanizaezineko kategoria:

Kategoria honetan sartzen dira, gaurko erabilera eta etorkizuneko aurreikuspenak kontuan hartuta, basotarako joera garbia antzematen zaien lursailak.

Hortik kanpo gelditzen dira beheko aldeetan eta landazabalean dauden eta horien parte diren baso-esparruak; izan ere, baso horiek nekazaritza- zein abeltzaintza-erabilerekin bateratu, ordezkatu edo txandakatu daitezke.

Era berean, kanpo gelditzen dira Ordenantza hauetako 103. artikuluan aipatzen diren interes naturalistikoko basoak ere.

105. artikulua.- Ingurumen-hobekuntzaren beharra duten eremuen zerrenda:

Lurraldearen Zatiko Planak, LURRALDEAREN KATEGORIZAZIOA atalean, hauek jasotzen ditu Bergarako lurretan Hobetzeko eta Leheneratzeko Eremu gisa: zabortegitarako erabiltzeagatik ingurune fisikoaren hasierako egoera aldatua duten eremuak.

Eremu horien artean, honakoak daude:

  • Labegaraietako zabortegi-eremua.

  • Epeleko zabortegi-eremua.

Orriak