Lurraldearen Zatiko Planak 3. KAPITULUAN eta 2A-2B planoetan jasotzen ditu udalerrietako plangintza orokorrean kontuan hartu behar diren komunikazioen eta zerbitzu-sareen azpiegiturak. Hona hemen Bergararako zehaztu direnak:

Garraio-azpiegitura (26. artikulua):

Lurraldearen Zatiko Planak honako eremu logistikoak egokitzea proposatzen du: trenbide garraiorako eremu logistiko bat Elorregin, eta errepide-garraiorako beste eremu bat Elkoromuño-Ipiñarrin.

Lurralde-ereduaren osagaiak (7. artikulua):

LZP planak, erabilerak eta jarduerak sistematizatzeko, lurralde-ereduaren osagai bakoitzari dagozkion eremuak hartzen ditu kontuan. Plan Orokorraren erantzuna hauxe da:

Arrasate-Bergarako (Debagoieneko) Lurraldearen Zatiko Planak, 5. artikuluko 2. puntuan, LZP plana interpretatzeko honako irizpide hauek jasotzen ditu:

“5 eta 6 zenbakietako “Planoak” eta “Antolamendu Arauak” dokumentuak arauzkoak eta lotesleak dira. Haatik, jardunen kokapen fisikoa erreferentziazkoa baino ez da –udalplangintzak edo sektoreko plangintzak ezarriko du zehatz-mehatz proposamen bakoitzaren kokapena–. [...] Planaren gainerako dokumentuak orientatzaileak eta osagarriak izango dira, oso baliagarriak lurraldearen zatiko planaren osotasuna egoki ulertzeko.”

Bergaran nekazaritza- eta basogintza-erabilerak antolatzeko, hainbat dokumentuk ezarrita dauzkaten kategoriak erabili dira. Hona hemen dokumentu horiek: Lurralde-Antolamenduaren Artezpideak (LAA/DOT), Debagoieneko Eremu Funtzionalari buruzko Lurraldearen Zatiko Plana, eta EAEko Nekazaritza eta Basoak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana —nahiz eta azken honek behin betiko onarpenik ez izan oraindik—. Era berean, Bergarako Ingurumen-Inpaktuaren Ebaluazio Bateratuaren Azterketan zehaztu ziren kategoriak eta gainjarritako baldintzatzaileak ere jaso dira.

  1. S-1 sektorea, Kukubaso-Ipiñarri: Ola auzunean dago. Sektore handia da. Bertan, honako lursailak sartzen dira: batetik, gaur egungo Ipiñarri S.L. zerrategiko lursailak, eta bestetik, Eibar-Gasteiz autobidea zein Bergarako Ekialdeko Saihesbidea eraikitzerakoan zabortegi moduan erabili dituzten lursailetatik batzuk.
  2. S-2 sektorea, Larramendi: San Juan aldean dago. Larramendi aldean sortu berri den sektore handia da. Sektorea garatzeko hainbat plangintza-dokumentu onartuta ditu. Urbanizazio-lanak egiten ari dira.

1) A-1 eta A-2 areak: Udalerriko hegoaldean daude, Ola, Biltoki eta Oxigenos aldean.

2) A-3 area: Aceralia Perfiles Bergara S.A. industriak betetzen du berez.

3) A-5 area: Candy Hoover Electrodomésticos S.A. eta Irizar Zerrategia industriek betetzen duten area da.

4) A-13, A-14 eta A-15 areak: Arregi aroztegiko industria-kokapena eta Urteaga kalearen bukaeran dauden industriak hartzen dituzte.

Azaldu den bezala, jarduera ekonomikoetako erabilerak honako eremuetan kokatu dira: hiri-lurzoruan, berez eraikuntzaren bidez finkatuta dauden areetan; eta lurzoru urbanizagarrian, aurreikusitako jarduera-kokapen berriak hartzen dituzten sektoreetan. Hona hemen jarduera ekonomikoetako erabilerak hartzen dituzten area eta sektoreak:

  1. S-3 sektorea: Ozaetako lursailak. Bertan, honako etxebizitzak eraikitzea proposatzen da: Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko 32 etxebizitza berri, eta etxebizitza berri libre bat.
  2. S-4b sektorea: Agarrerako bidearen ondoan dago. Bertan, 136 etxebizitza berri eraikitzea proposatzen da. Horietatik, 96-112 Erregimen Orokorreko Babes Ofizialekoak dira, 16 Erregimen Tasatuko Babes Ofizialekoak, eta 16 libreak.

Orriak