113. artikulua.- Lur gaineko Urak Babesteko Lurzoru Urbanizaezina:

EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean (Isurialde Kantauriarrean. Gipuzkoan) mugarritzen dira hemen sartzen diren lursailak.

Gune hauetan aplikatzeko irizpide orokor gisa, uraren kalitatea zaintzea ahalbideratuko da, ibilguak eta ibai-ertzak okupatu gabe gordeko dira, eta arrisku naturalek sortutako kalteak gutxitu egingo dira. Planak berak, ibai-ertzen osagai edo alderdien arabera —ingurumenaren, hidraulikaren eta hirigintzaren arabera—, honako jarduketa-irizpide hauek ezartzen ditu:

a) Ingurumenezko osagaiaren arabera, ertzak antolatzeko irizpideak: Ingurumen-osagaiaren arabera, Lurraldearen Arloko Planak hiru kategoriatako ertzak bereizten ditu Bergaran:

  •  Lehentasuneko interes naturalistikoa dutelako gune katalogatuetan dauden ertzak: Karakate-Irukurutzeta-Agerreburutik datorren errekako goialdeko ertzei dagokie. Izen bereko interes naturalistikoko eremuaren baitan dago. Ordenantza hauetako 104. artikuluak ezartzen du ertz hauetan zein erabilera eta jarduera onartu eta zein debekatu.
  • Ondo kontserbatutako ibaiertz-landaredia duten ertzak: Bergarako udalerrian, kategoria honen barruan, honako ertzak bereizten dira:
    • Deba ibaiarena, Elorregi eta Olako industria-lurzoruko hasieraren artean, tarte txiki bat izan ezik —berreskuratu beharreko ertzen kategorian sartzen dena—.
    • Deba ibaiaren ezkerraldea, Agorrosin eta Ubera-errekaren artean.
    • Deba ibaiaren alde biak, Mekolalde inguruko tarte batzuetan.
    • Deba ibaiaren ezkerraldea Osintxun.
    • Angiozar errekaren tarte batzuk.
    • San Blas errekaren tarte batzuk.
    • Karakate-Irukurutzeta-Agerreburutik datorren errekaren tarte batzuk.

Gune horietan, gutxienez 10 metroko atzera-tartea errespetatu beharko da ibaiertzeko landarediaren kanpoko bazterretik hasita. Tarte bera aplikatuko da lursail naturala aldatuko duen edozein jarduketatarako (edozein motatako eraikuntzak, instalazioak edo eraikitze-lanak, lur-berdinketak eta lur-mugimenduak, etab.). Horietatik kanpo gelditzen dira obra publikoko jarduketak eta azpiegitura-instalaziokoak.

  • Leheneratzeko premia duten ertzak: Tarte bat Elorregi auzoaren eta Olaren artean dago, txatar-biltegiak betetzen duen inguruan, ibaiaren ezkerraldean; eta beste tarte bat Angiozar errekaren eskubialdean dago, Labegaraietako lehengo zabortegiaren ondoan —zabortegia gaur egun leheneratzeko bidean dago—. 
    Lehenengo tarte horretan aplikatu beharreko irizpide orokorra honakoa da: indarrean dauden Arau Subsidiarioek jasotzen duten baldintza mantentzea, hau da, txatar biltegia antolamenduz kanpo gelditzea.

b)Osagai hidraulikoaren araberako irizpideak eta jarduketa-proposamenak.

Lurraldearen Arloko Planak jasotzen ditu ikuspuntu hidraulikotik zenbateko atzera-tarteak errespetatu beharko diren, ubideratze-lanak egitekotan, hiri-garapeneko guneak 500 urteko birgertatze-aldiko ur-goraldi batetik babestu ahal izateko.

Bergarako udalerrian, honako arroak hartu behar dira kontuan: Deba ibaia, IV. kategoriakoa Bergaratik zehar; Angiozar erreka, 2,3 km-ko tarte batean (Otzaileko errekarekin bat egin arte) I. kategoriakoa, eta gainontzekoan 0 kategoriakoa; Uhola (Deskarga) erreka, I. kategoriakoa Bergara osoan zehar; eta Ubera erreka, 2.2 km-ko tarte batean (Atxotegi errekarekin bat egin arte) I. kategoriakoa, eta gainontzekoan 0 kategoriakoa.

Gainontzeko errekatxo guztiak 0 kategorian sartzen dira.

Ibaiek eta errekek eragin dezaketen guneetan aurreikusten diren garapen eta jarduketa guztiak justifikatu egin beharko dira eta, era berean, dagozkien neurriak hartu beharko dituzte 100 urteko birgertatze-aldian uholde-arriskuez kanpo geratzeko.

Lurzoru urbanizaezinean egin beharko diren jarduketen artean, Karakate-Irukurutzeta-Agerreburutik datorren errekaren gaineko estaldura kentzea proposatzen da, Osintxu auzoan, lehen zerrategi batek betetzen zuen tokian.

c)Hirigintza-osagaiaren araberako irizpideak eta proposamen bereziak:

Lurraldearen Arloko Planak Bergarako ibai-ertzetan honako hirigintza-kategoriak bereizten ditu:

  • Landa-esparruko ertzak: Lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutakoari dagozkio. Lursail naturalak edonola aldatzekotan, derrigorrez honako gutxieneko atzera-tarteak errespetatu beharko dira, ibilgu publikoa mugarritzeko lerrotik hasita: Deba ibaiaren ertzetan (IV. kategorian) 50 metro; Antzuola, Uhola eta Ubera erreketako ertzetan, I. kategoriako tarteetan 30 metro; eta gainontzeko tarteetan zein gainontzeko erreketan 15 metro. Horrelako atzera-tarteak aplikatu beharko dira lur naturala aldatuko duen edozein jarduketatarako (edozein motatako eraikuntzak, instalazioak edo eraikitze-lanak, lur-berdinketak eta lur-mugimenduak, etab.). Horietatik kanpo gelditzen dira obra publikoko jarduketak eta azpiegitura-instalaziokoak edo, behar bezala justifikatuz gero, ondare kulturala babesteko jarduketak.
  • Hiri-garapena duten esparruetako ertzak: Ertz hauetan hiri-garapenaren prozesua finkatu samar dago; hiri-lurzoruan zein lurzoru urbanizagarrian dauden ibai-ertzak dira. Ibaietako ibilguen eragina duten Area eta Sektoreek euren Hirigintza-Fitxetan jasotzen dituzte aplikatu beharreko baldintzak.

114. artikulua.- Antolamendu-Kategorietan erabilerak arautzeko eredua:

Honekin batera doa Antolamendu-Kategoriaka erabilerak arautzeko eredu bat. Erabilerak gelaxka bakoitzean arautzen dira, honako ezaugarrien arabera:

  1. Sustatua (1#:Sustatua zehaztapen batzuekin).
  2. Onargarria (2#:Onargarria zehaztapen batzuekin). 2a. Erabilera onargarria da Antolamendu-Kategoria horretan. Lur hauek okupatzea ezartzen duten planak edo proiektuak ingurumen aldetik aztertu beharko dira, ingurumen-eraginaren ebaluazio-prozeduraren bitartez —ebaluazio bateratua edo bakuna eginda, dagokionaren arabera—, eta indarrean dauden plangintza-tresnetan zehaztutako irizpideei jarraituz.
  3. Debekatua. 3a. Horrelako erabilerarik ez da nahi Antolamendu-Kategoria horretan. Lur hauek okupatzea ezartzen duten planak edo proiektuak ingurumen aldetik aztertu beharko dira, ingurumen-eraginaren ebaluazio-prozeduraren bitartez —ebaluazio bateratua edo bakuna eginda, dagokionaren arabera—, eta indarrean dauden plangintza-tresnetan zehaztutako irizpideei jarraituz.

ERABILERAK

ANTOLAMENDU-KATEGORIAK

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA LANDAZABALA

MENDIA

INGURUMEN-HOBEKUNTZA

LUR GAINEKO UREN BABESA

ESTRATEGIKOA

TRANTSIZIOKO PAISAIA

BASOKOA

MENDI-LARREA

INGURUMEN-BABESA

       

Ingurumen-hobekuntza

2

1

2

1

1

AISIALDIA ETA ATSEDENA

       

Atseden estentsiboa

2

2

2

-

Atseden intentsiboa

2a

2a

2a

-

Ehiza- eta arrantza-jarduerak

2

2

2a

2

LEHEN SEKTOREKO BALIABIDEEN APROBETX.

       

Nekazaritza

1#

1

2#

3

3

2#

Abeltzaintza

2#

1

2#

1#

2#

2#

Basoak

2#

1

2#

1#

2#

Nekazaritza-industriak

2a

3

3

3

Erauzketa-jarduerak

-

-

-

-

AZPIEGITURAK

       

Garraio-bideak

3a

2a

2a

2a

-

Baserri-bideak eta pistak

2

2a

2#

2

-

Airetiko argindar-lineak

3a

2a

2a

2a

-

Lurrazpiko lineak

2a

2a

-

A motako zerbitzuen Instalazio Teknikoak

3

2a

2a

3

3

-

B motako zerbitzuen Instalazio Teknikoak

2a

2a

-

Parke eolikoak

-

-

-

-

Hondakindegiak eta zabortegiak

3

3

3

2a

-

ERAIKUNTZA-ERABILERAK

       

Hirigunea ardatz duten hazkundeak

3a

2a

3

3

-

Hirigune-ardatzik gabeko hazkundeak

3

3

3

-

Erabilera Publikoko eta Interes Sozialeko eraikuntza

3a

2a

2a

2a

-

Bizitegi bakartua, ustiapenari lotua

2#

2

3

3

3

Bizitegi bakartua, ustiapenari lotu gabekoa

3

3

3

-

Instalazio arriskutsuak

3a

3a

-

 

Hirigintza