109. artikulua.- Nekazaritza, Abeltzaintza eta Landazabaleko jardueretarako lurzoru urbanizaezina.

Kategoria honetan daude nekazaritza-erabilerarako ahalmen handiena duten lursailak, baserri guztiak kokatzen direnekoak.

Nekazaritza, abeltzaintza eta basotarako erabilerak batera gauzatzen dira, eta txandaka ere garatu daitezke faktore batzuen arabera.

Tramitatzen ari den Nekazaritza eta Basoak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planak, kategoria honen barruan, beste bi azpikategoria bereizten ditu: Balio Estrategiko Handiko Nekazaritza eta Abeltzaintzaren azpikategoria, eta Trantsizioko Landa-Paisaiaren azpikategoria.

Dokumentazio grafikoan azpikategoria biak bereizten dira.

Lehenengoaren barruan sartzen dira nekazaritza-arlorako estrategikotzat har daitezkeen guneak; horrexegatik, gune horiek mantentzea eta zaintzea lehenesten da, beste erabilera batzuen aurrean.

Hauen artean sartzen dira, batetik, nekazaritza-ahalmen handiena duten lurzoruak eta, bestetik, modernotasunagatik, errentagarritasunagatik edo jasangarritasunagatik arlorako estrategikotzat hartzen diren nekazaritza-ustiapenen lursailak.

Trantsizioko Landa Paisaiaren azpikategoriaren barruan sartzen dira malda handiagoa dutelako aurrekoak baino ekoizpen-ahalmen txikiagoa duten gune landuak; izan ere, larreak eta baso-gune txikiak mosaiko-eran tartekatuta dituzten landazabal-guneak baitira.

110. artikulua.- Nekazaritza, Abeltzaintza eta Landazabaleko jardueretarako lurzoru urbanizaezinean, azpikategoria bietan, aplikatu beharreko araudia.

Kategoria honetan, tratamendurako irizpide orokorra honakoa da: lurzoruen ahalmen agrologikoa mantentzea, eta baita nekazaritzako ekosistemak eta paisaiak mantenduko direla bermatzen duten nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak mantentzea ere, horiekin bateragarri diren beste jarduerekin batera.

Beste edozein erabilera onargarri, nekazaritza- eta abeltzaintza-erabileren menpe egon beharko da.

  • Jarduera sustatuak: Nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduera guztiak, bereziki Trantsizioko Paisaiaren azpikategoriako nekazaritza-ustiapenen intentsitatea igotzea dakartenak. Balio Estrategiko Handiko azpikategorian, berriz, nekazaritza kontrolpean egon beharko da. Abeltzaintza onargarria da, baina hori ere kontrolpean.
  • Jarduera onargarriak: Mugarik gabe onartzen dira kontserbazioko, hobekuntzako eta atseden-erabilera estentsiboko jarduerak. Ehiza-jarduerak ere bai. Atseden-erabilera intentsiboaren barruan onartuko den bakarra da mahaiak, aulkiak eta barbakoak gune zehatz batzuetan jartzea, eta egokitze-proiektuetan jasoko diren mugapenekin. Azpikategoria bietan, erabilera hauei atxikitako edozein eraikin jaso nahi bada, hori egin baino lehen, Nekazaritza Sailetako zerbitzu eskudunek horren aldeko txostena eman beharko dute. Baso-erabilera eta nekazaritza-industriak ere onargarri izango dira, bertan kokatzeko ezarriko diren mugapen eta baldintzatzaileekin. Eta dagokien Nekazaritza sail edo departamentuaren berariazko baimena ere beharko dute. Garraio-bideak trantsizio-paisaiako lurzoruetan baino ez dira onartuko. Azpikategoria bietan onartzen dira landa-bideak eta pistak, airetiko argindar-lineak, lurrazpiko lineak, eta A motako zerbitzuen instalazio teknikoak, hau da, zehazki, eta soil-soilik, gizakiek edateko urak hartzeko, biltegiratzeko eta edangarri bihurtzeko deposituak eta araztegiak; B motako zerbitzuen instalazio teknikoak trantsizioko landa-paisaiaren azpikategorian baino ez dira onartzen. Azpikategoria bietan onargarria da nekazaritza-jarduerari atxikitako bizitegi-erabilera bakartua, aurrerago aipatzen diren baldintzekin. Erabilera Publikoko eta Interes Sozialeko eraikinak, berriz, trantsizioko landa-paisaiaren azpikategorian baino ez dira onartuko.
  • Jarduera debekatuak: Honako jarduerak debekatuta daude azpikategoria bietan: erauzketa-jarduerak; hondakin geldoen hondakindegi eta zabortegiak — nekazaritzarako erabiltzeko lursailen egoera hobetzeko egokitzapenak izan ezik, baldin eta hondakin bizigabe eta bizigabetuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuaren baldintzak eta mugak betetzen badituzte—; hiri-hazkundeak —aurretik zegoen hiriguneren bat ardatz hartuta edo hartu gabe—; eta nekazaritza-ustiapenari atxiki gabeko bizitegi bakartua.

Hirigintza